26.08.2013 Views

Euskal gramatika lehen urratsak. III - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. III - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. III - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Euskal Gramatika. Lehen Urratsak-III

4.2.3. Tokia

Berriz lokailua ere bigarren perpauseko osagairen baten ondoren kokatzen

da nonnaIki, osagai hori nolabait nabannenduz. Sarritan perpaus bakoitzeko

osagai bana hartuz bien arteko kontrastea markatzen dugu lokailu honekin:

(32) Begira bada, zein mardo, gizen ta marnitsua nagoan. 1 berriz, zatar orl, burutik

ofletara ago, edo autsez josia, edo basatua (Y. Moguel, [pui onae, 46)

Esaldi horretan, eta horixe da gehienetan gertatzen dena, bi perpausek

funtsezko egitura bera dute eta berriz-ek bien arteko kontrastea markatzen duo

Horrelakoetan, esan liteke lokailuaren aurrean kokatzen den osagaia bigarren

perpausaren mintzagaia dela. Alegia, lokailuaren zeregina horixe izango

litzateke : osagai horren mintzagaitasuna markatzea 000, gorago esan dugun

bezala, mintzagai berria nabarmentzea, mintzagai aldaketa seinalatzea:

(33) Arrantzaleak ziran batzuk; besteak, berriz, an inguruan etxegintzan ari ziran

langille ta argiflak (T. Agirre, Uztaro, 204)

(34) Amak bere gauzatxoak erarnan nai; aita, berriz, beranduegi izango ote zan

kezkarekin, biak asarretu ziran (M. Ugalde, Iltzailleak, 14)

Baldintzazko perpausa ere (hau da, baldintzaren protasia) berez mintzagai

izan ohi delarik, lokailu honen ezkerretara ager daiteke:

(35) gaizki itzegin badut, erakutsi zaidazu zertan utsegin dedan; zuzen itzegin badut

berriz, zergatik yotzen nauzu? (p. Iraizoz, Yesu-Kristo gure Yaunaren bizia..,

475)

Dena dela, lokailuak ezkerretara eraman ohi duena perpausaren atal

luzeagoa ere izan daiteke, aditza bera ere barne delarik. Hau, batez ere kopulaaditz

batez osatuetan gertatzen dela dirudi:

(36) Eun laurleko bota zituen an bertan, egindako erronkaren eusbide. Milla ogerlekoa

izan zan, berriz, apustuaren jasoa (T. Agirre, Uztaro, 49)

(37) Katakumetxo bat bezin bigun eta zoli ondoratu zitzaion Balendini neska

lilluragarria, aren maite-itzen egarri. Erditoteldurik eta zorabildurik zegon,

berriz, mulilla, Dorronsoroko alaba ederraren aurrean (T. Agirre, Uztaro, 306)

Adibide hauetan mintzagaia perpausaren hasieran ezarri beharrean, atzeratua

bezala gertatu dela dirudi, berriz lokailuaren eskuin aldera pasa dela alegia.

Ez dirudi, hala ere, perpaus horien esanahia ez komunikazio balioa asko

100

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!