26.08.2013 Views

Euskal gramatika lehen urratsak. III - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. III - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. III - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

5.7. Halatan, Hala

5. Ondoriozkoak

Jatorriz, halatan lokailua hala moduzko adberbioaren forma luzatua,

indartua baizik ez da, nolatan galdezkoari zuzen zuzen dagokiona. Horren

kidea, lehen mailako erakusletik sortua, gorago ikusi dugu beraz hunelatan

lokailu konposatu ondoriozkoa osatuz. Ez da harritzekoa, hortaz, orain

halatan aurkitzea balio berarekin eta bi modutara gainera: beraz lokailua

indartuz ez ezik (ikus 2.3. puntua), bakarrik ere bai. Honetan desberdintzen da

hunelatan-etik; honek ezin bait du berak bakarrik lokailua osatu, beraz-i

lagunduaz azaldu behar duo

Halatan bera bakarrik lokailu balioan batez ere zubereraz aurkitzen dugula

dirudi, euskalki horretan beraz-en arrastorik ez baita ageri, lehengo mendeetan

bederen. Horren lekua 000 hutsunea betetzen bide du halatan delako honek:

(324) Onsa biziren denak eta onsa hilen, behar du zOOur izan (...) eta iagoiti gizona ez

emaztia eztira zOOur (...) ezpadute herioa gogoan. Ha18tan onsa bizi eta onsa

hil nahi denak hauta beza (...) herio bere bihotzean ... (Tartas, Onsa hiltceco

bidia,61)

(325) Sathan basten da ordian gisa huntan lenkoari minzatzen: "Ienko handia (...).

Halatan arima gaixoak lenlcoa (...) galdurik ifemu bamera bear du ioan (Tartas,

Onsa hiltceco bidia, 69)

(326) Plumak iskinbatzen tuen gauzak mendez mende diraute, eta betbi dira mintzo

(...). Baina hitzak fite iragaiten, eta ahanzten dira (...). Halatan predikaria

mintzo deino, haren predikua ere bizi da (J. Eteheberri (Sarakoa), Obras

vascongadas, 151)

Azken adibide honetan nabarmena da beraz-en pare-pareko balioa duela

halatan-ek (ikus 5.2.1. puntuan beraz lokailuaren balioaz genioena).

175

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!