26.08.2013 Views

Euskal gramatika lehen urratsak. III - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. III - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. III - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

1. Perpaus elkarketa eta lokaUuak

1. PERPAUS ELKARKErA ErA LOKAILUAK

1.0. Sarrera

1.0.1. Perpausak ez dira ugarteak: testu batean Psiak agertzen dira

Hitzegiten dugunean hotsak erabiltzen ditugu esanahi bat aditzera emateko.

Hots-kate horretan nolabaiteko abstrakzioa eginez, gramatikak perpausak

bereizi ohi ditu, besteak beste. Baina perpaus horiek ez dira atze-aurrean

dituzten gainerako perpausekiko erlaziorik gabeak. Hain zuzen, orain arte

perpausaren osagaien azterketa -bereziki perpausa osatzen duten izen

sintagmen eta aditzaren azterketa- burutzen saiatu bagara, orain perpaus horiek

bata bestearekin josterakoan gertatzen diren gorabeherez aritu beharrean gara.

Perpausak eIkarrekin josteko eta testu koherente 000 lotu bat eratzeko hiztunak

zenbait baliabide ditu eskura. Horietako batzu juntagailuak izango dira,

juntaduran erabiltzen direnak, eta beste batzu menderagailuak, menderakuntza

deituko dugunari bide ematen diotenak. Bi gailu hauek perpaus mailako lotura

gauzatzen dute. Esan nahi baita, perpausak elkartuz beste perpausak osatzeko

balio dute. Perpaus elkarketa bideratzen dute, hortaz. Baina badira, guk lokailu

deituko ditugunak ere. Hauek ere perpausak josiz goragoko testu bat, ondo

jositako testu bat, koherentea, osatzeko erabiltzen ditu hiztunak. Hala ere,

lotura honen ondorioa ez da, nahitaez, beti beste perpaus bat, testu bat baizik.

Izan ere, lokailuak solas mailako 000 testu mailako lotura gauzatzen duten

gramatika baliabideak dira. Ez dira, berez, perpaus eIkarketa bideratzeko gai.

Hemendik aurrera, bada, perpausak eIkarrekin lotzeko -baina esana dugun

bezala, lotura hori ez da izango beti ere berdina- hiztunok eskueran ditugun

lokailuez, juntagailuez eta menderagailuez aritu beharko dugu.

Nolanahi ere, gramatika tresna horiek aztertzen hasi baino lehen, zenbait

kontzeptu argitzeari nahitaezko deritzagu.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!