26.08.2013 Views

Euskal gramatika lehen urratsak. III - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. III - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. III - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Euskal Gramatika. Lehen Urratsak-ill

Ezezko perpaus horiek dira, beharbada, bi erabilera eta bi adieren arteko

zubi 000 egin dutenak. Beste zenbaitetan, berriz, ezezko perpausetan egon

arren, aurkaritza lokailutzat hartu behar dira, zalantza handirik gabe:

(205) Lo egin nahi zuen. Ez hargatik ohean, hacen aldamenean (J. Mirande,

Miraruieren idaz/an hautatuak, 159)

(206) Ekanduta dagozan begiak, ez dira orregaitino minberatuten O.A. Moguel, El

doctor Peru Abarca, 128)

Lokailu direnean hiztegiko berbatzat hartu behar direla dirudi, bai hargatik

eta bai horregatik ere, hau da, hiztegian berariazko sarrera zor zaiela.

Lokailu gisa ez dira, ordea, berdin erabiltzen euskalki guztietan: hargatik

ekialdeko euskalkietan izan daiteke lokailu eta horregatik, berriz,

mendebaldekoetan. Azken honen aldakinen artean bizkaierazko

horrega(i)ti(n)o aipa daiteke berariaz, besteak baino sarriago erabiltzen bait

da lokailu gisa.

4.10.2. Forma eta balioa (haatik eta horratik)

Haatik eta horratik, erakuslearen motibatibotik erakarritako lokailuak

dira. Aurrekoak baino berriagoak dira, baina, haiek ez bezala, hauek lokailu

dira beti. Erabilera hori zehazteko eratorriak direla esan liteke beharbada.

Ekialdeko euskalkietan erabiltzen den lokailua da haatik, ez oso

aspaldikoa: lekukorik zaharrenetan ez da ageri eta hiztegigileek ere ez dute

oraintsu arte aintzat hartu, hargatik-en aldakin hutsa zelakoan 000. Orain,

ordea, bai hiztegietan lekua aitortzen zaio eta baita mendebaldean toki egiten

ere, erabilera jasoan batez ere. Beti, hori bai, lokailu gisa eta inoiz ez erakusle

soil gisa:

(207) Bazakian botilla barne hartan zela eta haatik etzian edireiten (J.B. Constantin,

Haritchabalet (...) gainen, 21)

(208) bikario igorri zuten Ustaritzerat Etzuen haatik hezur zaharrik han egin behar

(Zerbitzari, Azkaine, gure sorterria, 69)

Bide beretsua egin du mendebaldeko horratik lokailuak ere: horregatik

formatik eratorria, honen lokailu erabilefa ordezka dezake, are zehatzago. Aski

berria da horratik ere eta zalantzak izan dituzte hiztegileek eta idaz1eek bere

eskuko hitz gisa aintzat hartzeko. D. Agirrek, esate baterako, honela zuzendu

zuen Garoa-ren ondoko testua, lehen ediziotik bigarrenera:

128

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!