26.08.2013 Views

Euskal gramatika lehen urratsak. III - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. III - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. III - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

1. PepaUS elkarketa eta lokaüuak

diodanean, hor bi perpaus ditugu, ez bato Hori entonazioak sala diezaguke edo,

idazterakoan, bien artean ezarri dudan puntuak. Hala ere, batak bestearekin

badu nolabaiteko lotura. Perpausen arteko mugak non gauzatzen diren, ordea,

ez da gramatikak beti ere estu eta zehatz erabakitzen duen gorabehera.

Batzutan, egia da, perpausen artean sortzen den erlazioa perpaus elkartuari

dagokiona da nahitaez: horrela loturiko perpausek ezin dute inolaz ere bere

eskuko izan; bata bestearen mendeko izango da beti ere:

(10) p[ p[Gaizki zabiltzala] esan didate]

(11) p[ p[Hor bizi den] -a anaia dut]

Beste batzutan, berriz, -juntadurari eta alborakuntzari dagokienetan, batez

ere- aukera izaten dute hiztunek perpausak dauden daudenean, elkartu gisa

nahiz bakoitza bere eskuko uzteko, testu mailako loturatik aurrera pasa gabe.

(12) "Benetan, aren lepo lodi baltzak izurdearen antz pixkat badauka.Baña oraindiño

itxurazko gizona dagotsu". (O. Agirre, Kresala, EFA, Oñate, 1967, 144 or.)

Zein bere eskuko diren perpaus bi ditugu hor, egileak, horrela nahi izan

balu, perpaus konposatu bakarra egin bazezakeen ere:

(13) Benetan, haren lepo lodi beltzak izurde3ren antz pixka bat badauka baina oraindino

itxurazko gizona dago

Berezirik utzi ditu, halere, testu mailako harreman lasaiagoan.

1.1.2. Perpaus bakuna eta elkartua

Bi mota handi berez daitezke perpausen artean: bakuna eta elkartua. Bere

osagaien artean beste perpausik ez duenari bakuna esaten zaio eta bere

barnean beste perpausen bat duenari, berriz, elkartua. Aldera ditzagun,

konparazio baterako, honako perpaus hauek:

(14) a. Liburu bat eman nion.

b. Liburu bat eman nion baina ez du irakurri.

(15) a. Zure laguna bizi da hor.

b. Dendan ikusi dugun laguna bizi da hor.

9

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!