26.08.2013 Views

Euskal gramatika lehen urratsak. III - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. III - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. III - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Euskal Gramatika. Lehen Urratsak-m

Ikusten ahal denez, perpaus horietako interpretazio hau dugu, gutxi gora

behera: lehenbizikoan bada talde 000 multzo OOt "Miren"-ek eta ''Maddalen''-ek

osatzen dutena eta multzo horren ezaugarria da multzoko kideak afaltzera joan

zirelako hori. Beste hitzetan esanda: testuinguru jakin batean multzokide

guztiak afaltzera joan ziren. Bada, "Peru", besteak bezala, multzo horri

dagokiola baieztatzen dugu, multzo horren barnean sartu behar dugula alegia,

beste biekin batera, "Peru"-ren tokia horixe dela adieraziz. Bigarrenean, ber

gauza, ezezko batekin oraingoan: bada multzo bat "Koldo" eta "Jone"-k

osatzen dutena eta multzo hori definitzen duen tasuna da multzoko kideak ez

direla agertu gaur. Nolabaitere esateko, ezezko tasun batek defmitzen du

oraingoan multzoa. Bada, "Patxi" beste biekin batera sartu behar dugula ari

gara esaten oraingoan.

Ere lokailua ageri zaigun bakoitzean suposizio bat egin behar dugu

perpaus horren erreferentzia munduaz. Gure kasu hauetan badakigu norbait

joan dela afaltzera 000 norbait ez dela agertu. Hori dela-eta, afaltzera joan den

norbait horretaz gain 000 agertu ez den norbait horretaz gain, Peruk eta Patxik

gauza bera egin dutela ari gara esaten. Perpaus hauek zuzen ulertu nabí izanez

gero, nahitanahiez onartu beharko dugu batean "Peru + X" joan direla eta

bestean "Patxi + X" ez direla agertu. Normalean "X" hori testuinguruak 000

aldian aldiko egoerak identifikatzen du beti. Ohart gaitezkeenez, halako balio

anaforikoa du ere lokailuak, aurreko zerbaitekin duen lotura adierazten baitu.

2.1.4. Adibideetan ikusten denez, ere lokailua dagokion izen sintagma 000

bestelako perpaus osagaiaren ondo ondoan jartzen da, sintagmari erantsia

enklitiko bezala ahozkatzen dugularik: "Peru(e)re", "Patxi(e)re", "Perube",

"Patxibe". Beste hitzetan esateko, lokailu honek ezin dio inola ere hasierarik

eman perpausari, izen sintagma, aditz edo adizlagunen baten laguntzan

erabiltzen dugulako, beti zerbaiten ondoan eta ondoren. Zoritxarrez, egun

hOOatzen ari diren eta hain sarriegi entzuten diren perpaus hasierako "*Ere

bai...", "*Be bai...", "*Eta ere bai..." bezalako esaldiak guztiz arrotzak ditugu

euskaraz, euskara ezagutzen dugun neurrian behintzat:

(20) - Nor joango da mendira?

- Pero. *Ere bai Jone.

(21) - Nor geldituko da hemen afaltzen?

- Jon. *Eta ere ni.

Hala ere, euskaldunen usadioa desberdina baita kontu hauetan euskalkien

artean, ekialdean aski hedatua dago honako jokabide hau:

36

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!