26.08.2013 Views

Euskal gramatika lehen urratsak. III - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. III - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. III - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Perpaus horren lehen osagaiak honako hauek dira:

(5) IS[nik] AS [liburu bat emango dizut]

1. Perpaus elkarketa eta lokaUuak

Izen sintagma -(4)-ean isilpean dagoena berau- bere aldetik: ni izenordainak

eta -k ergatibo markak osatzen dute. Aditz sintagma, berriz, Iiburu bat izen

sintagmaz, emango dizut aditzaz eta isilpean utzitako zuri izen sintagmaz

osatua legoke. Eta azterketa ez da hor amaitzen: azken hauen osagaiak ere

berezi daitezke... Guztiarekin ere, perpausaren osagai dira denak, zein bere

mailan.

Gorago esandakoaren arabera, gogoan hartu behar da, perpausa bera ere

beste perpaus zabalago baten osagai izan daitekeela. Errekurtsibotasunaren

baliabideak eskatzen duen aukerari zor zaio hori. Aukera horren arabera, izan

ere, maila jakin bateko unitateak bata besteari erantsiz edo bata bestean

txertatuz maila bereko unitate zabalago eta konplexuagoak osa daitezke. Edo

bestela esan: unitate jakin baten osagaien artean maila berorretako beste unitate

batzu ager daitezke. Perpausaren kasuan ere gauza bera gertatzen da: bere

barnean beste perpaus batzu izan ditzake, osagai gisa, perpaus bat izateari utzi

gabe. Aldera ditzagun, esandakoaren argigarri, honako perpaus hauek:

(6) a. Egia esan digute.

b. Trena berandu iritsiko dela esan digute.

Adibide horietan ageri diren perpausak ez dira berdinak: (6a) perpaus soila

den bitartean, (6b) perpausak beste perpaus bat du bere barnean, osagai gisa:

(7) p[ p[Trena berandu iritsiko dela] esan digute]

Dena den, (6)-ko bi perpausek malla batean egitura bertsua dutela berehala

ohartzen gara: batean objetu zuzena egia izen sintagma den bitartean,

bigarrenean, paper hori berori betetzen baitu, trena berandu iritsi deJa

perpausa izango da objetu. Hortaz, (6a)-n egia izen sintagma perpausaren

osagai den bezalaxe, (6b)-n ere perpaus txertatua osagai izango da.

Izen sintagmak eta aditz sintagmak perpausa osatzen duten bitartean,

perpausetik gora, lehen esan den bezala, testua dago, hots, perpaus mailako

unitatea osatzen ez duten perpaus diferenteen hurrenkera luze 000 laburragoa.

Hurrenkera hori, ordea, perpaus den goragoko katearik osatzen ez duen

neurrian, ez da, zuzenean bederen, perpausaren gramatikari dagokion

7

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!