26.08.2013 Views

Euskal gramatika lehen urratsak. III - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. III - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. III - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

1. Perpaus elkarketa eta lokailuak

1.3. Lokailu etajtmtagailuen arteko harremanak eta bereizkuntzak

Remen lokailuentzat sail berezi bat sortu badugu ere, badakigu sarritan

arazoak gerta daitezkeela lokailuen eta juntagailuen arteko bereizketa

egiterakoan. Ror bilatu behar da juntagailuen sailean beste hainbat hitz eta

partikula sartu izana euskal gramatiketan. Esanahiaren erizpideari jarraikiz egin

izan da hori batez ere, eta ez, hitz edo partikula horien egitekoa benetan

perpausak "juntatzekoa" ote den aztertuta. Rorrela, juntagailutzat hartu izan

dira maiz inola ere perpausak juntatzeko zeregina betetzen ez duten hitz asko.

Bi bidetatik gertatu da hori:

a) Lokailuen kasua dugu, hasteko. Rauek, izan ere, berez testu mailako

elementuak, hau da, perpausetik perpauserako loturari ñabardura jakina

emateko erabiltzen direnak badira ere, juntagailutzat hartu izan dira inoiz,

esanahiari dagokionean juntagailuen pareko eta baliokide izan daitezkeelako.

Baina juntagailuaren baliokidea da, esate baterako, ordea lokailua, biak

aurkaritzari baitagozkio. Rorregatik, ez da harritzeko gure gramatiketan

juntagailuen sailean aurkitzea.

Batzuen eta besteen egitekoa desberdina da, ordea. Lokailuek (aitzitik,

aldiz, bada, berriz, halere, ordea, etab.) berez perpaus diferenteen

artean dagoen loturari marka berezi bat ezartzen diote. Berariaz ez dute,

juntagailuek bezala, perpaus elkarturik osatzen jadanik juntatuak dauden nahiz

lokabeak diren perpausen arteko erlazioari ñabardura bat ezartzen baizik. Eta,

horrexegatik, juntagailuak metatu ezinak diren bitartean, lokailuak erraz etor

daitezke juntagailuen arrimura, debeku handirik gabe, haiek indartzeko edo:

*eta baina, *baina edo eta horrelakoak normalean ezinak diren bitartean,

eta aldiz, eta ordea, baina halere, eta beraz, eta gisa horretakoak

onargarriak dira guztiz:

(76) Mikel zintzoa dela esan didate. Zu, aldiz, bihurri samarra zarela mundu guztiak

daki.

(77) Mikel zintzoa da eta zu, aldiz, bihurri samarra

Azken adibide honetan aldiz lokailuak ez du juntadura burutzen. Hori,

izan ere, eta juntagailuak egiten duo Lokailua horren arrimura etorri da,

aurkaritzari dagokion ñabardura eranstera.

Era berean, alborakuntza hutsez juntaturiko perpausetan ere erabil daiteke

lokailua:

27

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!