26.08.2013 Views

Euskal gramatika lehen urratsak. III - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. III - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. III - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Euskal Grwnatika. Lehen Urratsak-III

3.3. Gainerontzean

Aditzondoa da hau ere, formari dagokionez -gain izena birdeklinatuaz

sortua, hain zuzen ere-, baina lokailu gisa erabiltzen dena, osterantzean-en

pare-pareko. Honen, eta orobat bestela lokailuaren bi balioak bere ditu lokailu

honek ere: baldintzari dagokiona eta murriztalea:

(51) Obligaziyo askoren mende bizi gera gurasuak, prezisamente guk azi biar aur

inozente gaixuak, erakutsiaz nola diraden Jesukristoren pausuak, gañerontzian

guretzat datoz kastigu izugarriak (pello Errota, Bertsoak, 24)

(52) Lagun bezela 008 bazan, etsai bezela bildur izatekoa zenuten; gañerontzean,

mesede egiteko 18 laguntzeko beti prest zegoen (N. Etxaniz, Euskal antzerkiak.

Kontu-kontari,137)

Itxura bertsukoak diren gainerakoan, gaineratikoan eta gainerakoz

lokailuek, berriz, balio murriztalea baizik ez dute erakusten:

(53) Zeren premiazko atseginak, erran nahi da, ezkontza sainduaren xedera e18

intenzionera behatzen dutenak segitu behar direlarik, badarik bihotza e18 gogoa

eztira nihoiz ere hetan amarratu behar. Gainerakoan, nor nahik bectute hunen

behar handia du (S. Pouvreau, Phi/otea, 252)

(54) Hori da aitari dagokan bihotz baten egitekoa, (...) Gainerakoan, ene irakurle

maitea, egia da eskiribatzen dudala bizitze debotaz, debot enaizelarik; (S.

Pouvreau, Phi/otea, 926)

(55) Egin detzagun guziak, gure aldetik eta gure eskuko denaz bezenbatean, ahalik

hobekiena; Gainerakoan, gauden deskantsu; Jainkoaz ez18uku gehiago

galdetzen (M. Duhalde, Meditacioneac gei premiatsuenen gainean , SO)

(56) -Nekhazalearentzat zein da abere motarik hobeena? -Ordokietan abere handi e18

ttipia mendietan. -Gainerakoan, idia ona izateko, bebar da irazkiz gora e18 luze

(J. Duvoisin, Dia/ogues basques, 92)

(57) Hurbildanik edo urrundanik arimentzat galbide baitzen. Hori segur.

Gaineratikoan, (oo.) hura bezen bihotz onekorik guti (J. Hiriart-Urruty,

Mintzaira. Aurpegia. Gizon, 114)

Kokalekuari dagokionez, hasieran kokatzeko joera nabarmentzen da garbi,

noraezekoa ez bada ere. Ikus, esaterako, honako hau:

86

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!