26.08.2013 Views

Euskal gramatika lehen urratsak. III - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. III - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. III - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

1. Perpaus elkarketa eta lokaUuak

Ez esanabiaren aldetik:o harreman nabi bezain estuak ez are juntagailuaren

erabilerak: berak ere, ez dute, hortaz, besterik gabe, perpaus elkartua dagoenik

ziurtatzen. Nola lotu dituen hiztunak, hortxe dago kontua. Hona hemen

Axularrek eskaintzen dizkigun mila adibideetariko bat:

(63) "oo. Lehenbizikorik arima baren ondoan zebiltzan Deabruak musikatzeintu,

eskamiatzeintu, irriz iokatzeintu.

Eta gero hartzen du arima hura, besarkatzen du, lainkoaren aitzinera eramaiten

du, erraiten dioela lainkoari: launa, huna non den zuk gomendiotan eman

zenerautan arima: manatu nenduzun begira nezala: begiratu dut, sendorik eta

salborik bihurtzen deratzut. Errezibi ezazu bada, eta emozu huni zure 1000, eta

niri ere, neure trabailluaren golardoa, eta pagamendu.

Ordea baldin arima hura ilkitzen bada, (...) orduan utzten du bere Aingiru

begirailleak..." (p. de Axular, Guero, 358).

Paragrafoaren hasiera hasieran ageri da eta juntagailua. Eta gauza bera

gertatzen da ordea lokailuarekin. Berez juntagailu litzatekeenak eta lokailuak,

biek, funtsean zeregin bera betetzen dute, hortaz: testuari zor zaion koherentzia

ematea. Beraz, biak lokailu direla esan dezakegu, eta-k berak ere ez baitu

lortzen -paragrafoen artean dagoen idatzizko eta intonaziozko etena frogaperpaus

elkartu bat osatzea.

Nola egituratu duen hiztunak esaldien arteko erlazioa, halako intonazioa

erabiliko du eta halako eten-pausak egingo ditu. Perpausaren amaierari

intonazio jakin bat dagokio eta hori erabiliz gero, perpausa hortxe amaitzen

dela esan nahi du, hurrengoarekin perpaus elkarturik sortzen ez dela, alegia.

Bestelako intonazioa ematen zaionean, berriz, perpausa oraindik amaitu ez dela

esan nahi da eta hurrengoarekin bat egiten duela. Intonazioaren egitekorik

behinenetako bat, hain zuzen ere, hizketa zein eta nolako unitateetan egituratu

den markatzea da, unitate horien arteko erlazio sintaktikoen adierazgarri. Eta ez

perpaus mailako unitateei dagokienean bakarrik, baita haren osagaiei

dagokienean ere. Beste unitateen kasuan bezala, perpausaren amaierako muga

ere intonazio jakin batek adierazten duo

Hori dela eta, ondoan ematen ditugun adibideek intonazio diferentea dute:

aurrena bi perpaus diferenteri dagokiena da beti ere eta bigarrena perpaus

elkartu bati dagokiona, zeinek bere azterketa berezia duelarik.

(64) a. Egin ezazu esaten zaizuna, adiskideo Eta ez zara damutuko.

b. Egin ezazu esaten zaizuna, adiskide, eta ez zara damutuko.

21

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!