26.08.2013 Views

Euskal gramatika lehen urratsak. III - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. III - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. III - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Euskal Gramatika. Lehen Urratsak-III

Halako kasuetan, badute lekurik bederen eta behinik behin lokailuek

ere? Antza denez, zenbait hiztunek behin bederen erabil dezake (zentzu

honekin, hain zuzen):

(273) Behin bederen hiltzen ditu belar gaixtoak...

Bestetik, behinik behin ere erabili izan da zentzu honekin:

(274) Iru gisatara utsegin diteke gai onetan. Utsegin diteke benikbeñ baldin

apaintzen bada bat duan adiñari ez dagokan eran. (J.B. Aguirre, Eracusaldiac n,

92)

Testu honetan argi aski ikus daitekeenez, "hasteko" 000 halako zerbait esan

nahi duo Berriro ere ohartzen gara zein hurbil dauden elkarren artean hiru

lokailu hauek: behintzat, bederen eta behinik behin.

Orain arteko adibide gehienetan lokailua perpausaren hasieran aurkitu

baldin badugu ere, nonnalean, hasiera hasieran agertu beharrean, tartean

agertzen zaigu, hiztunak fonnula bat baino gehiago erabili ohi duelarik,

adibideetan ikusi den moduan. Esana dago hauxe dela agian maiztasunaren

aldetik gehien erabiltzen dena:

(275) Salatu, behintzat, salatu zituen

Lokailuaren ezkerrekoa, aipatu bezala, mintzagai hanpatua da sarritan.

Bide batez, esan dezagun mintzagaiaren eta aditzaren arteko erlazioak modu

askotara gerta daitezkeela. Goiko adibideak erakusten duen bideaz gain, beste

honakook ere ez dira falta:

72

(276) Salatu behintzat, salatu zituen

(277) Salatu behintzat, egin zituen

Esan dezagun, azkenik, lokailua perpaus amaieran ere agertzen abal dela:

(278) Bailan... zuk ere egifl bear dezu nik agintzen dizudana, nik egifl al nezakeana

bada beintzat (Y. Mococoa. Damuba garaiz, 9)

(279) Ondo ulertu dau eskabidea? Gulangokoaz becorren buma bat egitea, Zeuek gura

badozue beintzat (D. de Aguirre, Kresala, 124)

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!