26.08.2013 Views

Euskal gramatika lehen urratsak. III - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. III - Euskaltzaindia

Euskal gramatika lehen urratsak. III - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Euskal Gramatika. Lehen Urratsak-m

(92) Saldu du; izan ere, ez zuen ezertako balio.

Hor izan ere horren ordelzeren, ezen, bada, zergatik ipintzen bada,

oso ongi dator. Hortaz kausazko balioa du hor.

Kausazko lokailu honen sorrera aski berria da. XIXgarren mendearen

amaieran aurki daitezke dudamudazko erabilpen batzu, lokailu berri horren

sortzeko bidean daudenak. Mende honetan iada exenpluak nahi adina dira.

Gipuzkoakoak eta Bizkaikoak ia guztiak. Azken hogei urte hauetan ahozko

hizkeran ia erabat galdu da, euskara erabiliz gero edozein euskara erabiltzea

berdin dela uste dutenen artean, gaztelerazko "es que"-k lekua "jan" diola

baitirudi.

6.5.2 Tokia

Perpausean hartzen duen lekuari dagokionez, gehienetan hasieran eta

barnean agertzen da, inoiz amaieran ere bai, perpausa laburra denean barrena

eta amaiera bat direlarik:

(93) Zorigaitzez gaiflera (..) beren begiz egiztatu ahal izan zituzten lenengo egunetik.

Izan ere,laister oartu ziren (...) ertetzen zala.... (Y. Etxaide, JoanaJc joan, 216)

(94) Ardoak saldukeri beltza egin zion (...) Izan ere, ardoa (...) neurriz gaiflera samin

(...) biurtu oi da. (Y. Etxaide, JoanaJcjoan,I86)

Hauetan izan-ez beste aditz bat ageri da bigarren perpausean, baina

ondorengo hauetan izan ageri da berriro ere:

194

(95) - Adizu, kontuz gero Donostiaz gaitzesan.

- Al Zu donostiarra zara, izan ere. Barkal

(96) Izarpe, zeru txiki OOt zala, esan zitekean. Izan ere, lurrean etzan erreza alako

zorion eta pakea arkitzerik. (N. Etxaniz, Lur berri bilao 95)

(97) .. amona bera joaten zitzaion aurrari atsegiflezko arpegiz losinga; Izan ere,

etxeko danak txoratzeko naikoa zera zu.... (D. de Aguirre. Garoa. 78)

(98) Urrengo domekan izango eben (...) emoteko erea. Ta izan be gero izaten eben

apaskadia... (p. Bilbao, lpuin-barreka 138)

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!