26.08.2013 Views

Gaitasun komunikatiboa eta hizkuntzen arteko elkar eragina EAE-ko ...

Gaitasun komunikatiboa eta hizkuntzen arteko elkar eragina EAE-ko ...

Gaitasun komunikatiboa eta hizkuntzen arteko elkar eragina EAE-ko ...

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

168

EMAITZAK

baliabideen erabilera okerrek (eskema formala ez errespetatzea, kohesio falta,

akats linguistikoak) erabat zapuzten dute ilokuziozko indarra.

Bukatzeko, aipagarria da beste hutsegite hau ere; hain zuzen, ikasle batek

ariketaren kontsignan jasotzen ez diren kontuekin eraikitzen baitu testua. Honela,

aldatu egiten du ariketaren xedea.

Gaitasun Soziokulturala:

a) Partaide eta egoerari loturiko aldagarriak

Eskutitz formala, zuzendariari igorritakoa, egoki idatzi du gehiengoak. Desegoki

egin dutenek zuzenegi azaldu dituzte kontuak (“zuzendu errua” 8G), lotsagabeki

zuzendu zaie hartzaileari (“ondo pasa nere notak berritzen!” 5E) edota hartzaileari

trataera hurbilegiaz idatzi diote (“Kaixo, Manu, hau ez da posible!” 5G). Askoz

ere hobeto burutu dute ariketa eskutitz informalean.

b) Egokitasun estilistikoa, formaltasun maila

Eskutitz formalean askok ez dute asmatu formaltasuna mantentzen testu osoan

zehar (“poztuko nintzateke...eskertuko dizuet...” baina “ez noa ni kurtsoa errepikatzera”

5E). Testu desegokiak informalegiak dira (“kateatu”, “zuek zaretelako

gauza guzti hau eramaten duzuenak” 8E).

Eskutitz informalak dituen ezaugarri estilistikoak ia testu guztietan aurkitu

ditugu: galdera erretorikoak, adjetibazio aberatsa, enfasi adierazleak, amaitu gabeko

esaldiak, ironia, kakotxa arteko hitzak, parentesi arteko komentarioak e.a.

Zalantzarik gabe, errazagoa gertatu zaie ariketa hau. Aipatzeko modukoa da, halere,

ikasle batzuek beren hizkera informalaren ezaugarri garrantzitsua erakutsi

dutela testuetan, hots, gaztelaniaren eragin itzela. Testu hauetan, informaletan,

lagun minari zuzendutakoetan, zuzentasun akats handiak aurkitzen ditugu gaztelaniazko

kalko ugari baitaude: “hori niri asko kezkatzen zait” (5G), “nere txapada

guztia ari naiz sartzen”, “dudatzen ari naiz”, “beno, utzi beharra dizut” (5G).

c) Faktore kulturalak, dialekto edo eskualde-mailako aldeen kontzientzia

Gehienek euskara batua erabili dute baina, gipuzkoarrok egin ohi dugun bezala,

batzuetan ez ditugu geure euskalkiko eta euskara batuko formak desberdintzen eta,

beraz, nahastu egin dituzte (“nire errua...nere eskaera” 8G). Bestetik, zukako formak

erabili dituzte denek, batek izan ezik. Honek, hitanoa erabili du eskutitz informalean.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!