20.01.2015 Views

2011. urtea - Gernika-Lumoko Euskara Zerbitzua

2011. urtea - Gernika-Lumoko Euskara Zerbitzua

2011. urtea - Gernika-Lumoko Euskara Zerbitzua

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

D.B.H. eta BATXILERGOA

ZORIONTASUNAREN PREZIOA

Orain dela hilabete batzuk gizon berri bat ekarri zuten eta honen istorioa

burutik kendu ezinik nabil.

Entzun dudanagatik, bere alaba eta emaztea galdu zituen auto istripu batean

bera gidatzen zihoala, eta horrek lur jota utzi zuen.

Hilabeteak eta hilabeteak egon zen lehen aipatutako pertsona horien moduan:

ez zuen hitzik egiten, ia ez zuen jaten ezta lorik egiten ere. Ez zuen

negarrik egiten, bere sufrimendu guztia asimilatu ezinean edo, bere barne

munduan galdu baitzen, guztiz apurturik zegoen barne mundu batean.

Orduak eta orduak igarotzen zituen bakarrik, bere etxean argazkiei begira,

hauek laztanduz eta gutxitan, oso gutxitan, hitz batzuk esanez. Etxean

zegoenean, ez zuen telefonoa hartzen, ez zuen etxeko atea irekitzen. Bera ere

hilik zegoela zirudien.

Bere ama bakarrik arduratzen zen beretaz, amak prestatzen zion janaria,

berak garbitzen zion etxea, animatzen saiatzen zen, hitz egiten zion, kalera

ateratzen saiatzen zen… baina alferrik! Guztia alferrik.

Egun batean, ama etxean sartu eta gizona inoiz baino pozago zegoela topatu

zuen, irribarre zabal bat aurpegian marraztuta. Ama harrituta utzi zuen.

“Itzuli egin dira ama! Begira, itzuli egin dira” zioen, norbaiti besarkada

bat ematen ari zitzaiola keinua eginez. Orduan, ama ikaratzen hasi zen. Egun

bat baino ez zela izango pentsatu zuen hasieran, hainbeste sentitzen zuen

beraien falta... eta bere jarrera ulertzen saiatu zen.

Baina hurrengo egunetan egoerak okerrera baino ez zuen egin. Alferrik

zen esatea alaba eta emaztea joan zirela, alferrik zen gizona errealitatera bultzatu

nahi izatea, honek ez baitzuen erantzuten, ez zuen jaramonik egiten,

bere egian galdurik zegoen eta ez zuen bertatik irteteko inolako asmorik; beraz,

aste batzuk beranduago amak zoroetxean sartzea pentsatu zuen.

Ezin dut imajinatu zein egoera zaila zen hori amarentzat: zure seme bakarra

zoratzen ikustea ezer egin ahal izan gabe, ezin semeari lagundu. Sentituko

zuen inpotentzia,frustrazioa eta atsekabea,seguruenik,mugagabea izango zen.

Gizonaren istorioa entzun nuenean ere hasieran pena handia eman zidan.

Lehenengo hilabeteetan sufritu zuena jasanezina zela imajinatzen dut,

99

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!