20.01.2015 Views

2011. urtea - Gernika-Lumoko Euskara Zerbitzua

2011. urtea - Gernika-Lumoko Euskara Zerbitzua

2011. urtea - Gernika-Lumoko Euskara Zerbitzua

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

GERNIKA-LUMO

10. Idazlan Koadernoa

Nork esango zion berari gertatuko zitzaiola Berak egiten zuen guztia ondo

zegoen, besteengan pentsatzen zuen, munduko amonarik onena zen…

Gure gizonak bi bide zituen loteria txartel hura aurkitzean: andreari jausitako

papera jabeari bueltatzea, edota berarentzako gelditzea. Buruak andreari

bueltatzeko esaten zion, baina bihotzak alderantziz zioen. Alde batetik

txarto sentitzen zen, oso txarto gainera. Andre bati lapurtzen ari zen.

Hainbat jende berari laguntzen zegoen, eta orain bera... lapurra! Baina ez

zuen bi aldiz pentsatu eta hartu egin zuen, paper txiki batek bizia aldatu diezazuke-eta.

Bai, horrela izan zen. Gabonetako loteriaren zenbaki irabazlea

zen. Kasualitate hutsa edo miraria

Egun batzuk geroago, kaletik zihoala lurrean botata ikusi zuen egunkari

zati bat. Loteria zenbakien irabazleena zen. Aspertuta zegoen, eta ez zeukanez

beste zereginik irakurtzen hasi zen. Milaka zenbaki zeuden horri hartan.

Atzeko aldean, herri hortako taberna batean tokatu zela ikusi zuen. Harrigarria:

urte batzuk lehenago bertara joaten zen gauero tragoak hartzera. Oraingo

honetan zegoen egoeran egongo ez balitz, egunkari horretako argazkian

irtengo zen, txanpan botila bat irekitzen. Zenbakia ikusi zuen. Ezin zuen sinetsi!

Zergatik zuen ezagun zenbaki hura Beharbada lehenago ikusiko zuen,

portal batean, telefono zenbaki batean... Erratuta zegoen. Ezagun egiten zitzaion

zenbaki hark zoriona besterik ez zion ekarriko. Loteria zenbakia zen

eta poltsikoan zeukan.

Hilabete pare baten ostean, lehengo moduan bizi zen, hobeto esanda, bizimodu

askoz hobea zeukan. Maiteminduta bizi zen neska batekin, eta garrantzitsuena:

besteengan pentsatzen ikasi zuen. Enpresa berriz ere ireki

zuen, langile berdinekin. Soldata igo zien eta lagun moduan tratatzen zituen

guztiak. Berdin kargu altuenekoak nahiz garbiketakoak. Lagun asko egin zituen.

Denak harrituta zeuden gizon horrekin. Lehen ez zen horrelakoa, denek

gorrotoa zioten. Orain, alderantziz, herriko gizon onenetarikoa bihurtu,

eta nahiko ospetsua egin zen herritarren artean. Kalean botata ikusten zuen

pertsona bakoitzari dirua ematen zion. Islatuta ikusten zen haiengan.

Hainbeste lagundu zion andreari, dena itzuli zion. Etxea erreformatu zion

eta txakur bat erosi zion esker onez. Andreak hasieran ez zion onartu, berak

borondate handiz egin zuelako, eta ez zion kobratu nahi. Gizonak, behin eta

berriz eskatu zion, mesedez hartzeko. Eskertzeko modu bat besterik ez zela

esan zion. Azkenik ez zuen izan beste erremediorik eta onartu egin behar

izan zuen.

72

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!