20.01.2015 Views

2011. urtea - Gernika-Lumoko Euskara Zerbitzua

2011. urtea - Gernika-Lumoko Euskara Zerbitzua

2011. urtea - Gernika-Lumoko Euskara Zerbitzua

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

GERNIKA-LUMO

10. Idazlan Koadernoa

- Orduan, joan naiteke

- Bihar arratsaldeko lana errekuperatzekotan, konforme

Buruarekin baiezko indartsu bat egin nion eta lanean jarraitu genuen

biok. Ni inoiz baino itxaropentsuago nengoen eta nagusia ere, egun osoan

zehar deus gehiago esan ez zuen arren, nireganako poztasuna zuritu ezinean

zegoen.

Bizkor igaro zitzaidan eguna; lanean. Gauez ere, lo ordu batzuei probetxua

atera diet jostorratz eta hariaren konpainian. Ea orain bidai honi ere

etekina ateratzen diodan. Bilboko geltokian zain nago jadanik. Ez naiz bakarra.

Joxeanen argazkiak poltsatik atera eta lokomotora noiz iritsiko itxarotea

baino ez dut. Beno, hori eta...zorte pixka bat.

Ez dakit nora garamatzaten. 43 gizon (nik neuk banan bana kontatuak)

gaude espetxeko autobus honetan.

Orain dela hiruzpalau ordu, polizia batek esnatu nau ziegara etorri zaidanean:

“eh, tú; recoge todas tus pertenencias y mételas en esta bolsa”.

Zakarrago esatea ezinezko litzateke, baina nik badaezpada kasu egin diot.

Ordu bete beranduago, kanpora atera eta bertan, kartzelara sartzean kendu

zizkiguten jantzi eta bestelakoak eman ondoren, autobusera igoarazi gaituzte.

Inork ez zuen hitz egiten badaezpada. Neuk ere horrela jokatu dut bidai

osoan, gaua baino mutuago joatea helburu bakartzat harturik. Eta hemen

gaude atzetik zein aurretik polizia furgoi bana eskoltatzen dugularik.

Beharrezkoarekin maleta prestatu eta ihesi noa. Ezin naiteke hemen gehiago

gelditu. Jasan ezina da. Barnealdea esplotatu beharrean daukat. Amorrua,

beldurra, tristezia eta gorrotoa ditut erregetzat.

Maleta prest dut. Mudak, oroitzapen gutxi batzuk, alkandoraren bat...

Nola uste nezakeen elbarritu haietatik informazioa atera nezakeela Gizajoak.

Ezin izango dira gehiago ibili edota ezingo dute berriz haien kabuz jan.

Hankak, besoak, begiak hegan imajinatzen ditut. “ BOOOOM ” bonba bat

eta honekin batera gorputz adarrak euria balira legez eta gorpuak txori zeru-

104

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!