20.01.2015 Views

2011. urtea - Gernika-Lumoko Euskara Zerbitzua

2011. urtea - Gernika-Lumoko Euskara Zerbitzua

2011. urtea - Gernika-Lumoko Euskara Zerbitzua

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

GERNIKA-LUMO

10. Idazlan Koadernoa

Hitz haiek bere buruan forma hartzen hasi ziren goizeko lauretan taberna

zikin batera sartu zenean txiza egin, garagardo bat hartzeko, eta bere ordenagailua

kargatzen saiatzeko, ez baitzeukan nora joan. Bere ibilbidea bukatua

zegoen. Bartzelonako autobus geltokiren batean neska armeniarrik bazen,

noski, ez zen berak bilatzen zuena.

Ordaindu eta kanpora irten zen tabernako gizon guztiek egin zioten korridorearen

erditik. “Zeren bila zabiltza Etorri nirekin…” Ez ziren izango gau

hartan lehenengo biderrez entzuten zituenak. Hemen errusiar neska guztiak

leku berean daude. Amorru guztia zuen eztarrian.

Ramblasera helduta, beherantz jaitsi zen autoz, ezagutzen zuen kale batetik.

Astiro. Kalean “lan egiten” zutenak hurbildu zitzaizkion leihora. Batzuei

argazkia erakusten zien, ea neska ezagutzen ote zuten galdetzen zuen bitartean,

Alina seinalatuz.

Eguna argitzen hasia zen bi gizonek kotxeko aurreko ateak ireki eta kolpeka

atera zutenean.” Gehiegi galdetzen duzu. Nork bidali zaitu Neska hau

ari naiz bilatzen. Nork esan dizu nire kaleetan bilatzeko Ez dago zer begiratu-

eta atzerako ispiluak apurtu zizkioten-. Ez dago zer begiratu, ulertzen”

Bat kotxean sartzen zen bitartean, besteak Itziar hartu eta hurbilen

zegoen kalezulora eraman zuen, autoa atzetik zetorrela. Bestea kotxetik irten

zen, eta lurrera bota zuten, ukabilkadak eta ostikoak ematen. Bere alkandora

zuritik hartu eta lurretik arrastaka eraman zuten auto alboraino.

Kalea isilik geratu zen. Itziarrek takoi batzuk entzun zituen, urrunean. Ahalik

eta arinen joan zaitez... berriro takoien soinua, oraingoan korrika, aldentzen.

Eta joan egin zen. Noraezean, autobus geltokira heldu zen. Lurrean jesarri

zen, horma baten kontra eta, han, negar egin zuen. Autobusak joan eta etorri

bitartean eta jendeak agur esaten zuen bitartean bera negarrez ari zen. Negarrez,

leku berean zeuden neska guztiengatik. Emakume guztien zorteagatik

ari zen negarrez. Bere umeak besarkatu behar zituelako ari zen negarrez.

Ezagutzen ez zuen emakumearen faltarengatik egiten zuen negar.

Isiltasuna apurtu zuen ahots bat atera zen ezerezetik, bere burua

izendatzen. Hitz bat, ahots guztiak zena. Alina.

124

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!