20.01.2015 Views

2011. urtea - Gernika-Lumoko Euskara Zerbitzua

2011. urtea - Gernika-Lumoko Euskara Zerbitzua

2011. urtea - Gernika-Lumoko Euskara Zerbitzua

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

GERNIKA-LUMO

10. Idazlan Koadernoa

man, poltsikoan sartuta, papertxoa; berarekin tristura guztietatik babestuta

sentitzen nintzen.

Etxera heltzean nire ametsen munduan sartu nintzen, larunbata heltzea

nahi nuen, ametsak egia bihur zitzakeen egun bakarra baitzen. Pi-pi! Pi-pi!

berriz mugikorra; oraingoan ez nintzen pozik jartzera ausartu, ez nuen desilusionaturik

sentitu nahi aurreko egunean bezala, eta ongi egin nuen, ez baitzen

Enaitz.

Ordenagailu aurrean eseri nintzen, arazo guztietatik deskonektatzen laguntzen

zidan lagun bat bezalakoa zen eta, lagunekin hitz egiten ari nintzen

bitartean, Enaitz konektatu zen. Han egon ginen ordu pare batez elkarrekin

hitz egiten eta webkam-etik elkarri begiratzen. Irakurritako hitz haiena

komentatu nion eta esan zidan lasai egoteko. “Lasai” hitz horrek benetan

lasaitu ninduen, ez zuen merezi burua jateak. Enaitzen hitz batek, edonork

esandako mila hitzek baino gehiago balio zuten. Enaitzek erakutsi zidan maitasunaren

bidea, zergatik ez zidan erakutsiko nondik jarraituko zuen Burua

asko jan gabe maitasun blog-eko e-maila irakurtzen hasi nintzen; “hitz horiek

biziko….” ez nuen gehiago jarraitu, mezua ezabatu nuen eta, nahiz eta

burutik kendu, bihotzean geratu ziren txintxeta batez josita.

Hitzekin batera hainbeste itxarondako

asteburua iritsi zen, Enaitzez

aparte, Julene eta Jokinekin ere

geratuta nengoen; beraiek gurekin

etortzekoak ziren lotsaren gorabehera

guztiak zirela-eta. Jokin izan zen plana

izorratzen lehena. Ezin zuela etorri

esan zuen, eta Enaitz eta ni bakarrik

geratu ginen. Lotsaren muga guztiak

gainditu nituen. Bera berriz, oso lasai

zegoen. Orduak igaro genituen elkarrekin;

lotsa alde batean utzi nuen

bazterturik eta horri esker oso ondo

pasatu genuen elkarrekin. Nire bizitzako

egun zoriontsuena zela errepikatzen zen nire buruan, baina oraindik

hasiera besterik ez zen, gauza asko zegoen bizitzeko.

Ohetik altxatu eta egutegira urreratu nintzen, otsailaren 13a zen. Ez! Ez,

ez eta ez! Ezin zuen izan, ez nuen oparia erosi, ez nuen ezer prestatu,…eeeeez

80

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!