20.01.2015 Views

2011. urtea - Gernika-Lumoko Euskara Zerbitzua

2011. urtea - Gernika-Lumoko Euskara Zerbitzua

2011. urtea - Gernika-Lumoko Euskara Zerbitzua

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

GERNIKA-LUMO

10. Idazlan Koadernoa

Negua, udaberria eta, azkenean, hainbeste itxarondako uda! Zeloak alde

batera uzten saiatzen nintzen eta lortzen nuen askotan. Horrek asko laguntzen

zuen eta inoiz baino hobeto egoten ginen elkarrekin. Leku oso politetara eramaten

ninduen eta han egoten ginen belarretan etzanda elkarrekin gaua iritsi

arte, elkarri estu helduta. Gure bihotzek elkar maite zutela nabaritzen zen.

Oporretan joan beharra zuen gurasoekin, ez zitzaidan gustatzen Enaitz

gabe egon beharraren ideia hura, baina beno, izorratzea tokatzen zen. Oporretan

joan baino lehen elkarrekin pasatu genuen arratsalde bat. Berak beti

esaten zidan “aprobetxatu egun hau azkena izango balitz bezala”; hauek

ziren bere hitzak eta egun horretan ez nion kasurik egin, triste nengoen hurrengo

egunean joango zelako.

Joan zen, eta faltan botatzen nuen, bi aste bera gabe… buuuf!

Pi-pi! pi-pi! gogo gabe hartu nuen mugikorra; ama zela nekien eta ez neukan

inorekin hitz egiteko gogorik, baina erratu egin nintzen, Enaitz zen! Faltan

botatzen ninduela zioen eta deituko zidala gauean. Horrela izan zen, han

egon ginen biok hitz egiten, kokoloak ematen genuen.

Bost hilabete elkarrekin! Eta Enaitz kanpoan zegoen, baina ez zuen ahaztu

zer egun zen eta mugikorrak, “pi-pi” ! berriz jo zuen. Egunak poliki-poliki

aurrera zihoazen eta nik gero eta gogo handiagoak nituen berarekin egoteko,

faltan botatzen nuen.

Azkenean! Enaitz heldu zen, baina oso arraro sumatzen nuen, ez zen nire

Enaitz. Zerbait gertatzen zitzaion berak ezetz esan arren. Oso ondo ezagutzen

nuen eta ez zidan kontatu nahi. Baina beno, ez nion inportantzia handirik

eman; ez zen horrenbesterako izango. Egun batzuk igaro ziren eta Enaitzek

mezu bat bidali zidan ordenagailura, ireki nuen, eta… ezinezkoa zen! Momentu

horretan, bere hitzak etorri zitzaizkidan burura: “aprobetxatu egun hau

azkena izango balitz bezala”. Aprobetxatu egin behar nuen azkena baitzen,

nire barnetik zihoan olatua berriz apurtu zen eta negar malkoek bete zuten

nire aurpegia, ezin nion negarrari eutsi, nire bizitzan egindako negar gehien

egin nuen. Lagunak izatea erabaki genuen, baina nik oraindik maite nuen.

Hilabeteak igaro ziren eta gero eta txarrago geunden, ez genuen hitz egiten.

Nik edozer egiten nuen bere lagun izateko, baina berak ez zuen ezer egiten

bere aldetik, min eman nahi zidan eta ni ez nintzen konturatzen. Zapi bat

neraman begietan, ezin nuen kendu eta ez nintzen ezertaz ohartzen, gorro-

82

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!