20.01.2015 Views

2011. urtea - Gernika-Lumoko Euskara Zerbitzua

2011. urtea - Gernika-Lumoko Euskara Zerbitzua

2011. urtea - Gernika-Lumoko Euskara Zerbitzua

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

D.B.H. eta BATXILERGOA

BIZITZA BERRI BAT

girada bakoitzarekin ezpain haietan musu bat itsasteko egarbera. Aulki honetantxe

gogoratzen ditut une haiek, eta nik bezalako gogorapenak dauzka,

buruan argi eta aratz, berrogeita hamar orain mende erdi nire aldamenean

egondako entzule bakoitzak.

Ama gutxiago agertzen zen etxetik, eta amaren arrakastarekin batera aita

ere aldatu zen, apurka-apurka baina etenik gabe. Barreak urriagotuz joan ziren,

guztiz desagertu eta iragan urruneko oroitzapen bat balira bezala gogoratzen

nituen aste gutxitara. Edozertarako gogoa eta interesa ere galdu zuen,

eta bere biologiako ikerketa eta lanek ez zuten aurrera egiten. Adjektibo bat

jartzekotan, etsipena. Amarengandik ez ezik, besteongandik ere isolatu zen

eta bere etxeko bulegoan itzalpetzen zen, gure presentziak kalte egingo balio

bezala. Orduan ere ez zuen eztabaidatzen, horretarako ere indarge, arbolen

kimu berriak bezain ahul. Izaera hits hori asteen joanean markatuagoa egin

zen, hasierako tristeziaren erroak iraganeko alaitasun-lurra are eta sendoago

zulatuz.

Ama hasieran ez zen neurri handian kezkatu. Etxean emandako ordu

bakanetan betiko poza eta izaera alaia mantentzen zuen, eta hala, etxean

eguna eta gaua batera bizi izan nituen, bateraezinak, ezinbestean. Gehiegizko

ditxa iluntasun hauskaitz eta irmo batekin parez pare. Elkar ikustean,

bazkarian zein solasaldi bakanetan, nabaria zen aitak gerora aitortuko zidana.

Irribarre bakezale hura bakezaleegia zen, ezpainak bustitzen zituen listua

distiratsuegia, sudurra tamaina egokiegikoa, azalaren zuritasuna irudikatu

dudan soinekoa baino zuriagoa, gorputzaren forma bera, eskuak, bularrak

zein hankak, ederkiegi diseinatuak, begien adierazkortasuna, brillua, kolorea

eta forma ere xarmangarriegiak. Perfektuegia zen, politegia, puruegia.

Jainkotiarregia.

Etsipena haserre xehe bilakatzen hasi zen, haserrea bere lana, biologo

arrakastatsua izan beharko zukeen haren lana, bertan behera gelditzeko

arrazoia infernuko begirada eta musu haiek ekarri baitzuten. Errementariaren

porrek, ibaiari esker, behin eta berriz inbidiaren torlojua iltzatuko

luketen konpasera, horrela handitzen sustraitzen zen bere amorrua. Niri hitz

egitean, barnean egun luzeetan sututako odola ur hotzetan epeltzen egiten

zituen ahalegin jasangaitzak.

Eta han nengoen ni, aitatxok noiz eztanda egin eta amorruaren berotasun

eta indarrez gorituriko ehun bat labana noiz aireratuko itxaroten. Itxaropen

gordina, deserosoa baina halabeharrezkoa. Lekuko bakarrak nire panpina

109

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!