20.01.2015 Views

2011. urtea - Gernika-Lumoko Euskara Zerbitzua

2011. urtea - Gernika-Lumoko Euskara Zerbitzua

2011. urtea - Gernika-Lumoko Euskara Zerbitzua

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

D.B.H. eta BATXILERGOA

URDAIBAI, BEGIRADA BAT

Buruan dudana egitekoa hurrengoa da: lehenengo sarrera, orri batekoa

gutxi gorabehera. Helburu nagusia: egitekoa orri bat gutxiago izatea. Baina

ondoren bai, idazlanaren muina dator, lan honen bihotz eta arima, “la creme

de la creme”. Izan ere, aurten ez dut narrazioa erabiliko, deskripzioa baizik.

Horrela, nire logelatik ikus ditzakedan bi paisairen deskripzioak egingo ditut,

bi leihoetatik zehar: bat, Oka errekarena, eta bestea, Arteagako larreena.

Gainera, paisaia bakoitzari ikuspuntu desberdin bat emango diot. Izan ere,

paisaia bakoitza egun bateko aldi jakin batean isladatuko dut. Besterik gabe,

deskribitzen hasiko naiz.

Deskribatu nahi dudan lehen paisaia Oka ibaia eta honen inguruak dira.

Paisaia hau egunaren denbora tarte zehatz batean kokatzeko momentuan,

arazo bat izan dut. Izan ere, nire hasierako ideia, gauean deskribatzea

zen; horrela, izarrak eta inguruko herrien argiak Okan nola islatzen diren

adierazteko asmoz; baina modu honetara, gauak dakarren iluntasunak

ez zituen agerian utziko baso eta mendiak, hauek Urdaibairen ezaugarri

eta erakargarritasun nagusi izanik, gainera. Orduan, gaua eta argitasuna

konbinatzea otu zait, ilargi beteko gau bat.

Nire leihotik at begira nagoen gau honetan, benetan paisaia miresgarria

ikus dezaket. Paisaiaren erdian, erakarpen zentrala Oka ibaia, zabal eta bare

bere bidean aurrera, mantso baina geldiezin. Lehen esan bezala, hainbat argi

desberdin isladatuta ikus daitezke ibaian zehar, honen ur hotzetan flotatzen

ari balira bezala; bai argi naturalak, izarrak; bai artifizialak, etxebizitzenak

diren bezala. Baina errekaren eskumaldean, handi eta eder, ilargia islatzen

da, ikuskizunaren jaun eta jabe. Ikuskizun miragarri eta hipnotikoa.

Ibaiaren inguruan, ikuspegi honetan hain adierazgarriak diren padurak,

ibaiertzean zehar hedatuz, Oka bezain luze, baina zabalago. Urtearen aldi

batzuetan hainbat txori espezierentzat oasis gisa jokatzen dute, haien

migrazioan atseden hartzeko leku ezin aproposagoa izanik, baina orain

lasai daude, lasai eta hutsik. Gogoratzen ari naiz lehen, udako egun askotan,

arreba eta biok hara jaisten ginela karramarrotan, eta nahiz eta gutxitan ezer

harrapatzen genuen (eta harrapatzen genuenean gero askatu egiten genuen),

primeran pasatzen genuen.

Paisaian gorantz jarraiturik, hainbat herri txiki ikus daitezke, lerrokatuta

bezala, argizko bide bat eraikiz edo. Normalean eraikinek paisaia kaltetu

egiten dutela esango nuke, baina kasu honetan ez, ez dut inongo kalterik

75

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!