20.01.2015 Views

2011. urtea - Gernika-Lumoko Euskara Zerbitzua

2011. urtea - Gernika-Lumoko Euskara Zerbitzua

2011. urtea - Gernika-Lumoko Euskara Zerbitzua

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

GERNIKA-LUMO

10. Idazlan Koadernoa

jarraitu zuten ibilbidea eta ontziko argien laguntzarekin gizon bat ikusi zuten,

lapatza bateko itsasertzean. Arineketan bertara hurbildu ziren, Kixki zen!

Koratiloa zeukan jantzita eta bizirik zegoela zirudien. Itsasertzetik oso gertu

zegoen, mareak herrestan ekarriko zuen nonbaitetik. Pello joan zen bere bila

eta ontzira igo zuen gizona denborarik galdu gabe. Bizirik zegoen, arnas eskasa

zuen baina bizirik zegoen! Ana Mari hainbeste poztu zen non ahoz -ahokoa

berak egin baitzion. Kixki bere onera etorri zen. Pede Pede!!!-esan zuen eta

begiak itxi zitzaizkion, erdi lo zegoen. Pello eta Pankrazi ere asko poztu ziren,

baina Pankrazi oso urduri jarri zen, non ote zegoen bere senarra

Eguna argitzen hasi zen eta eguraldi aparta zekarren, ortzia urdin ikusten

zen. Pellok Pederikoren bila jarraitu zuen minuturik galdu gabe. Imajinatu

ere ezin zezakeen Pello ez aurkitzea. Inguru horretan egon behar zuela

pentsatzen zuen, kosta ala kosta aurkitu behar zuela. Mareak behera ere

herrestan eramango zuen, lapatzatik gertu egon behar zuen derrigorrez. Ito

ez zen egingo, berak ere koratiloa zeraman soinean eta. Pederiko agertzen ez

bazen, familia gizajoa, Pankrazi koitadua. Asko sufritzen zegoen.

Handik gutxira Pellok garrasi egin zuen. Han zegoen Pede, han zegoen!!

Ikusten diat! Berrehun metro harantzago zegoen, mendebalderago. Bizkorbizkor

abiatu ziren bertara, laguna bizirik aurkitzeko itxaropen osoarekin.

Kixki ere itzartu zen, arropa lehorrak jantzita zituen jada eta zauri txikiak

sendatuta; ezer gertatu ez balitz bezala zegoen. Marinel biak Pederiko

salbatzera joan ziren. Pederiko haitz baten gainean zegoen, buruan zauri bat

zuela, bekokian hain zuzen, odol ugari zeukan aurpegian behera, itsasoko ur

gaziarekin nahastuta. Harri edo haitz baten aurka joko zuen halako batean.

Oso zurbil eta makal ematen zuen. Pellok pultsua hartu zion lagunari eta

oso ahula zuen bihotz taupada, baina bizirik zegoen. Bizirik zegok!, oihukatu

zuten Pellok eta Kixkik. Harrapaladan eraman zuten ontzira eta Pankrazi

pozez zoratzen jarri zen eta emozioaren emozioaz negarrez hasi zen. Ez zen

esnatu Pederiko. Oso gaizki zegoela zirudien, konortea galduta zuen, ez zuen

erantzuten; baina bizirik zegoen. Pankrazi eta Ana Marik gizon gaixoari

zauriak sendatzen zizkioten bitartean, herriranzko bidea hartu zuten

marinelek; eta portura heldu zirenerako, herriko beste marinel eta andere

guztiak bertan zeuden lagunei ongietorria emateko prest. Jada goiz argi zen,

goizeko zazpiak pasatxo izango ziren. Galdutako marinel biak bizirik eta

andereak irribarretsu ikusi zituztenean, kofradiko sirena jo zuten herritarrek.

Asko poztu ziren denak, oso alai ikusten ziren eta ontzitik zaurituak ateratzen

lagundu. Eskerrak azkenean ezer larria ez den gertatu!. Ikaraldian geratu da

dena- esan zuen emakume batek. Bai, eskerrak”- esan zuten beste batzuek.

116

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!