20.01.2015 Views

2011. urtea - Gernika-Lumoko Euskara Zerbitzua

2011. urtea - Gernika-Lumoko Euskara Zerbitzua

2011. urtea - Gernika-Lumoko Euskara Zerbitzua

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

GERNIKA-LUMO

10. Idazlan Koadernoa

18 urte nituenetik nago hemen, baina bizitza osoa pasatu dela ematen

du. Garai hartan, institutuan nenbilen batxilergoko bigarren mailan. Neska

arrunta nintzen, denen laguna, arazorik gabea… orain arte. Institutuko klasea,

egia esan oso alaia zen, irribarreka geunden beti baina ikasi ere egiten

genuen. Bazegoen neska bat, Andrea, guztietatik ezberdinena zena. Akasdun

ikaslea zen, gizena. Bere akatsak ezkutatzeko besteenak ateratzen zituen.

Gure gelan bazen beste neska bat, denetatik ederrena, liluragarriena eta jatorra

guztiz. Mutilek gogoko zuten eta ikasketetan trebea zen bera. Maitane,

neska guztien inbidia zen. Andreak, beti kritikatzen zuen Maitane. Egia esan,

denentzako zeukan zerbait eta mutilen aurrean neskekin oso zirina zen.

Zorigaitz hura gertatu zen eguna malkoz beteta ikusten dut. 1992ko azaroaren

28a. Egun iluna, triste eta euritsua. Ostirala zen. Ohi bezala institututik

atera eta etxera bueltatu nintzen, lanak egin eta ordenagailuan ibiltzera.

Ordenagailua piztu eta Andrearen mezu bat jaso nuen: ‘Gaur 20:00etan

elkartu behar naiz zurekin, lan batzuk egiten lagundu behar didazu. Gasolindegi

zaharrean ikusiko dugu elkar.’

Gasolindegia herriko gunerik baztertuenean zegoen, industria-gunea hasten

zen tokian, eta oso arraroa egin zitzaidan leku hartan aurkitu behar izana.

Baina ni han joan nintzen nire motorrean, lasai- lasai. Heldu nintzenerako,

bertan zegoen Andrea, bere motor gorriarekin. Albora hurbildu eta nire motoa

ukitzen hasi zen era arraro batean, laztantzen egongo balitz bezala. Nik

harrituta jarraitzen nuen, eta zertan lagundu behar nion esan eta motorrean

bere atzetik joateko eskatu zidan. Kale ilun hartatik bide luzea egin ondoren,

herriko putzura heldu ginen. Nire begiak aurpegitik irteteko zorian zeuden.

Ez nuen ezer ulertzerik lortu putzura hurbildu ginen arte. Irudia kentzen

saiatu arren ezinezkoa da. Putzua izan zena, odol bihurtu zen. Maitane hila

zuen, ezin nuen ezer sinistu, negar egitea bakarrik otu zitzaidan. Andreak,

maltzurkeriaz beterik, ahoa ez zabaltzeko eskatzen zidan. Baina ezin nuen

hori egin, ezin nuen Maitane hil zuela inori esan gabe gelditu. Beraz, tapaukatik

heldu eta mehatxatu egin ostean putzura bota zuen apaingarri hura.

Ez nintzen egoeraren jabe, ez nekien zergatik niri tokatu behar zitzaidan

arazoaren erru guztia izatea. Neskak alde egin zuen eta egun hartatik ez dut

bera ikusi eta gogorik ere ez dut. Nik urduritasunak ia janda, poliziari deitzea

lortu nuen. Etorri zirenerako, jada, gaua zen eta ez zen batere erraza, begininia

handitu arren, gauzak fundamentuz ikustea. Dena aztertzen hasi ziren

baina nire motorra behatu zutenean hasi zen arazo guztia. Maitaneren odo-

52

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!