20.01.2015 Views

2011. urtea - Gernika-Lumoko Euskara Zerbitzua

2011. urtea - Gernika-Lumoko Euskara Zerbitzua

2011. urtea - Gernika-Lumoko Euskara Zerbitzua

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

GERNIKA-LUMO

10. Idazlan Koadernoa

bi pertsonari deitu eta ostikoka hasi ziren. Min handia ematen zidan, baina

oraindik min handiagoa ematen zidan pertsona haiek gobernuaren legeak

betearazten zituzten pertsonak zirela pentsatzeak.

Ondoren, nire gorputza mindu eta aulki batean jesarri zuten. Lehengo gizon

bera zen, uniforme berde eta garbi batekin, eta aurpegi itsusi hartan nabarmentzen

zitzaion beltz koloreko bibote harekin. Porra elastiko bat atera

zuen, eta mahai gainean utzi zuen. Nik, izututa, ezer ez nuela egin eta bertatik

ateratzeko eskatu nion, baina ez zidan kasurik egin eta berriro galdera

berdina egin zidan. Nik, erantzun bera eman nion, eta asko haserretu zen.

Porrarekin kolpe bat eman, aulki hartan lotu, eta hurrengo goizera arte han

gelditu nintzen.

Gau osoan ezin izan nuen lorik egin, amesgaizto hura noiz bukatu zain

nengoen, baina ametsetan ez da mina sentitzen; han, ordea, mina benetakoa

zen, benetakoa eta handia.

Ez zegoen alde handirik, goizaren eta gauaren artean, leihoak zarratuta

zeuden, baina argi-izpi gutxi batzuk sartzen ziren leihoaren saretik. Argiizpi

haiek ziren nire esperantza mantentzen zuten argia, momentu hartan ni

iluntasunean bainengoen, eta iluntasunetik ateratzeko, askotan nahiko izaten

dira argi-izpi batzuk.

Goizean, berriro etorri zen gizon hura, baso erdi ur eta gaileta bat eman,

eta joan egin zen. Ni gose nintzen, eta dena jan nuen, formula bateko ferrari

bat bide zuzen batean doan abiaduran. Gelaren kanpoaldean, barre algarak

entzuten nituen. Zer ote zen galdetzen nion nire buruari, baina nire buruak

ez zeukan erantzunik eta horrek amorruz betetzen ninduen.

Ordu bete pasatu nuen gela ilun horretan, eta pixkanaka buruko mina

etorri zitzaidan, gero eta min handiagoa sentitzen nuen, azkenean buruak

eztanda egingo zidala uste nuen eta oihuka hasi nintzen. Orduantxe gogoratu

nintzen ur baso harekin; nola edo hala, droga antzeko bat bota zidaten uretara,

eta buruko min ikaragarria sentitzen nuen. Guardia zibilak, barrez lehertzen

sartu ziren inkomunikazio-gela deitzen zioten kartzela txiki hartara, eta

lurrera bota ninduten. Lurrean nengoela, bost bat galdera egin zizkidaten,

denak nik erantzun ezinezkoak, eta lehenengo ukabilkadarekin, droga hura

efektua egiten hasi zen: aluzinazioak edukitzen hasi nintzen. Jende ezaguna

ikusten nuen nire alboan, poliziek lehen baino askoz beldur handiagoa ematen

zidaten eta ezin nintzen zutik jarri. Poliziek gero eta galdera gehiago eta

gero eta kolpe gogorragoak ematen zizkidaten.

60

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!