20.01.2015 Views

2011. urtea - Gernika-Lumoko Euskara Zerbitzua

2011. urtea - Gernika-Lumoko Euskara Zerbitzua

2011. urtea - Gernika-Lumoko Euskara Zerbitzua

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

GERNIKA-LUMO

10. Idazlan Koadernoa

presoen bi ilara begiztatzen ditut, alde batean arraza zuriko pertsonak eta

bestean arraza beltzekoak. Tentsio labanaz ebaki daiteke. Birritan pentsatu

gabe, zurien ilaran jartzen naiz. Denen begiradak sumatzen ditut gorputzean

baina horrek ez nau kikilduko. Arraza desberdinen arteko ezberdintasunak

kokoteraino naukate.

Atzetik sakakada bat datorkit. Buelta ematen dut.

- Aizu, ilaraz erratu zarela uste dut- gizon erraldoia da, sudur fin eta begi

urdinak dituena. Tatuajez josia du gorputza, eta horietako batean honako

hitzak irakurtzen ditut: Zurien Erreinua.

- Ez gizona, ez naiz erratu- bere begiak marra fin batzuk bihurtzen dira

eta goitik behera arakatzen naute.

- Kontuz zeure hitzekin, argi izan beti gu zuen gainetik gaudela- zurien

artean barre algara sortzen da.

- ONGI ESANA! Jajaja!

- Zergatik Guztiok gara pertsonak eta eskubide berdinak ditugu, errespetuzko

gizarte bat proposatzen dizuet, elkarren arteko adiskidetasunahitz

horiek algarak mututu dituzte.

- Hori ez da inoiz gertatuko, eta argi geratzen zaizula ikusi nahi dut.

- Ongi da, gizabanako bakoitzak sozietatearen ikuspuntu desberdina du

eta zeure iritzia errespetatuko dut nahiz eta konpartitu ez.

Berriz buelta eman eta jangelarantz zuzentzen naiz. Oraingo honetan

ere, zuriekin jesartzen naiz, baina gaurko honetan ni zirikatzea alde batera

utzi dutela ikusteak irribarrea eragiten dit. Gizartean pausu garrantzitsu bat

eman dela sentitzen dut.

1981eko abuztuaren 13a:

Eguzkiak kokota laztantzen dit. Segundo batzuez aske naizela sentitzen

dut, baina kartzelarien oihuek errealitatera bueltatzen naute.

- Aizue andereñook, jarraitu lanean!

66

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!