20.01.2015 Views

2011. urtea - Gernika-Lumoko Euskara Zerbitzua

2011. urtea - Gernika-Lumoko Euskara Zerbitzua

2011. urtea - Gernika-Lumoko Euskara Zerbitzua

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

GERNIKA-LUMO

10. Idazlan Koadernoa

Haietako batean haurdun geratu nintzen.

Taylorrek herritik alde egin behar izan zuen haurdun nengoela inork

jakin baino lehen. Izan ere, Txinan hain lege gogorrak edukitzeak ondorioak

zekartzan. Harrapatu izan balute, izugarrizko zigorra leporatuko zioketen.

Lau hilabete igarotakoan, nire sabela gutxika-gutxika haziz zihoan eta

nabaritzen zitzaidan ez zela kilo pare baten kontua.. Horregatik egun batean,

aitak galdetu zidan ea bere irudimena zen edo bere alabatxoa haurdun zegoen.

Burumakur, buruarekin keinuak eginez baiezkoa aitortu zion. Nire aita zoro

baten pare jarri zen, esanez ea norena zen eta nola izan nintzen hori egiteko

gai. Hiru hile besterik ez zitzaizkidan gelditzen neure senargaia ezagutu eta

berarekin ezkontzeko. Baina ni kexaka azaldu nintzen nire aitaren aurrean,

beti egin behar bainuen aitak esaten zuena eta derrigortu egiten ninduen nahi

ez nituen gauzak egitera. Aitak jipoi gogorra eman zidan eta nire aurpegia

more koloreko kolpe nabarmenekin geratu zen. Taylor haurraren aita zela

aitortzean, aita bera ere aurkitzen saiatu zen, baina arrastorik ere ez zuen

utzi hark. Egunak geroago, etxetik alde egitera eta bere familia berriro ez

ikustera behartu ninduen..

Nire bizitzako beste momentu xarmangarri bat nire alabatxoa jaio zenekoa

izan zen. Momentu hartan gehien faltan bota nuena Taylor izan zen. Bere

beroa nabaritu nahi nuen eta igande arratsalde haietan bezala lore txikitxo

bat nire belarri atzean jartzea gustura hartuko nuen, beti bezala.

Urteak aurrera zihoazen eta haur eder hura bere aita gabe hazi zen.

Nik ez nion inoiz kontatu ezer bere aitari buruz; ez nekien zergatik, agian

beldurragatik.

Berrogeita hamar urterekin hil zen Hiromi bihotzekoak jota. Aurretik

gutun bat idatzi zion bere printzesari. Gutun horretan dena kontatzen zion:

nor zen bere aita, nola ezagutu ziren...

Horregatik alabak lurrak eta zeruak mugitu zituen bere aita topatzeko eta

egindako ahaleginaren ondorioz aurkitu zuen. Familia eder bat zeukan osatua

hark. Zenbait ordutan berarekin hitz ondoren, aitaren begiak distira batean

zeuden, negar malkoak noiz erortzeko zain. Aurrerantzean elkarrekin bizi

izan ziren Kaliforniako etxetxo batean.

46

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!