20.01.2015 Views

2011. urtea - Gernika-Lumoko Euskara Zerbitzua

2011. urtea - Gernika-Lumoko Euskara Zerbitzua

2011. urtea - Gernika-Lumoko Euskara Zerbitzua

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

GERNIKA-LUMO

10. Idazlan Koadernoa

Emaztea ere bazuen, Juanita izenekoa. Hau ere oso apala

eta langilea zen: janaria prestatu eta etxea gobernatu, arropak

garbitu, sikatu eta plantxatu, etxea garbitu eta Juanitok zerbaitetarako

laguntza behar bazuen, hari ere laguntzen zion.

Hiru seme-alaba zituzten, Peru, Eugenio eta Jesusa izenekoak. Hirurak

asko laguntzen zien gurasoei lanean .

Nekazaritza zen Juanitoren ogibide bakarra. Ortuko jeneroa barrabarra

ekoizten zuen lursail handi eta zabalak zituelako. Gainera lur

oso onak eta emankorrak zituen. Bizkaiko ia plaza guztietara joaten zen

saltzera: Gernikara, Markinara, Zornotzara, Durangora... Plazako mahaitxoaren

aurrean izugarrizko jende ilarak sortzen ziren haien jeneroa

erosteko. Bezeroek esaten zutenez, Juanitoren ortuariak kalitate oso ona

zeukan eta gainera prezio ekonomikoan saltzen zituen. Horri denari esker,

Juanitok dirua arazorik gabe irabazten zuen, bere familia aurrera

eramateko .

Egun batean, Juanito ohetik betiko moduan altxatu, dutxatu, gosaria

jan eta kortakoa egitera joan zen .

Simaurra ortura eramatera zihoala, ezusteko ikaragarria hartu zuen

etxeko gizonak. Ortu guztia suntsituta zegoen. Seguruenik basapiztiak

izango ziren, orkatzak, basurdeak eta horrelakoak izango ziren. Emazteari

eta seme-alabei kontatu zien gertatutakoa.

Denak penaturik zeuden. Juanito haserre biziz zegoen , haserretzekoa

zen, zeren bere negozioa pikutara joan zelako aldi baterako basapizti

batzuen erruz. Juanitok berriro erein zuen ortuaria eta haren inguruan

sarezko hesi bat ipini zuen. Eta gehitzeko artzain elektrikoa.

Nekazariaren ustez nahikoa izango ziren berak ipinitako gauzak basapiztiak

geldiarazteko eta horrek lasaitasuna eman zion. Eguna betiko

moduan lanean igaro, afaria jan eta ohera joan zen ikaragarrizko logalearekin

Handik hilabete batzuetara , ohetik altxatu eta bere betiko egunari

ekin zion, baina… oraingoan ere gauza bera : simaurra ortura eramatera

zihoala berriro ere ortua deus eginda ikusi zuen Juanitok. Bertan ikusten

zen orkatzek hesia salto batez igaro zutela hanka argal eta indartsuez.

22

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!