20.01.2015 Views

2011. urtea - Gernika-Lumoko Euskara Zerbitzua

2011. urtea - Gernika-Lumoko Euskara Zerbitzua

2011. urtea - Gernika-Lumoko Euskara Zerbitzua

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

D.B.H. eta BATXILERGOA

ITSASOAK DARAMANA ITSASOAK DAKAR

Pederiko etxera eraman zuten Pellok eta beste marinel batek kaiko

egurrezko gurdi baten gainean. Bost minututan etxean ziren eta Pankrazi

ez zen bere senarraren albotik banandu momentu bakar batean ere ez.

Ohean etzan zuten gizona eta atsedena hartzen utzi zioten. Medikuari hots

egin zioten Pederiko nola zegoen ikustera etor zedin. Une baten Pederikok

begiak ireki zituen eta Pankrazi, maitea sentitzen dut esan zion emazteari.

Pankrazik ixil hadi erantzun zion, atseden hartzeko unea zela eta ez zedila

alperrik nekatu. Izango dugu hitz egiteko denbora laztana, orain egin esak

lo. Musu bat eman zion zauriaren ondoan eta Pederikok jaramon egin zion

emazteari. Berehala lokartu zen eta Pankrazi senarra maindireekin estali

zuen goxo-goxo, oso pozik. Egun oso eman zuen bera zaintzen eta medikuak

esan zion buruko kolpea ez zela hainbestekoa, pare bat egunetan ondo zela

berriro eta ez zegoela ezertaz kezkatzeko arrazoirik.

Hurrengo egunean Pederiko gizon berria bailitzan sentitzen zen eta

aurreko egunekoa ametsa izan bailitzan gogoratzen zuen, amets gaiztoa.

Pankrazi logelara sartu zen senarrari ohetik jeikitzen laguntzeko eta

egongelara joan ziren familia guztiarekin biltzera. Han zeuden hiru semealaba

txikiak irribarretsu aitaren itzuleragatik, amona ere bertan zegoen alai.

Umeak aitaren gainera egin zuten jauzi, hirurak aldi berean, eta aitari inoiz

eman zioten besarkadarik indartsuena eman zioten. Pankrazik zaparrada

bota zien berehalakoan. Pederikok barre egin zuen; eskua bekokian zeukan,

zaurira eramanez.

117

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!