20.01.2015 Views

2011. urtea - Gernika-Lumoko Euskara Zerbitzua

2011. urtea - Gernika-Lumoko Euskara Zerbitzua

2011. urtea - Gernika-Lumoko Euskara Zerbitzua

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

GERNIKA-LUMO

10. Idazlan Koadernoa

Laster bakarrik geratu nintzen. Banan-banan bakoitzak bere aitzakia esan

eta jangelatik irten ziren. Gelan isiltasuna nagusitu zen, nire lagunen pauso

hotsek soilik apurtzen zutena. Ordu laurdenez egon nintzen horrela. Denbora

hori igaro eta inor jaisten ez zela ikusita, euren bila igotzea erabaki nuen.

Eskaileretako lehen mailan nengoela entzun nuen garrasia. Norbait oihuka

zebilen goialdean. Ahalik eta arinen abiatu nintzen oihu horren sorlekura

eta han ikusi nuen Zerua, Beñaten gelako ate aurrean garrasika. Beñat hilik

zegoen bere gelan.

Denak etortzen hasi zirenean atzean gelditzeko eskatu nien. Gorpurantz

urreratu nintzen heriotzaren zergatia aztertzeko. Hor zegoen. Urdaila egon

behar zen lekuan zirkulu txiki eta oso sakona zuen. Hurrengo ordua, heriotzaren

orduan bakoitza non zegoen eta hildakoarekin zuten harremana aztertzen

eman nuen. Izan ere, denak ziren susmagarri, denek zuten arrazoiren

bat bera hiltzeko.

Zirudienez Zeruak, bere gelatik bueltan, Beñaten atea erdi zabalik ikusi

zuenez, zerbait gertatu ote zitzaion jakiteko atea zabaldu omen zuen. Horrela

aurkitu zuen hilotza. Xabi eta bere arteko harremana betidanik zen traketsa.

Ez ninduen asko harrituko hark hil izana bere irainez nekaturik. Beste

aldetik, Xabat genuen, Beñatek bere emaztea kendu omen zion orain dela

hilabete gutxi. Eta gainera, bera izan zen bategite honen ideia izan zuena.

Hala ere, berari hori esan nionean erantzun zidan Zerua zela bera hiltzeko

arrazoirik handiena zuena, Beñatek txantajea egiten baitzion. Baina Zeruak

dena ezeztatu zuen eta, gelara igo zuenean, Irunek zeukan urduritasuna gogorarazi

zidan.

Orduantxe ikusi nuen. Beñaten gorpuaren alboan, bere besoak erdi ezkutatuta

zuen irudi moduko bat ageri zen. Froga hura hobeto aztertzeko hurbildu

nintzen.

- Badakit nor den honen guztiaren erruduna. Hemen dago froga – jakinarazi

nien –. Nahikoa guri pista bat utzi ahal izateko. Ikusi arretaz irudia.

Gogoratuko duzuenez, Beñatek beti zioen bera zela bere izenean zenbaki

bat ez zuen bakarra. Bada, zenbaki bat erabili du hiltzailea nor den markatzeko.

Egia zen. Lurrean odolez margotutako zenbaki baten zirriborroa ikus zitekeen:

3 zenbakia zen. Irune, hori ikusirik, lurrera jausi zen negar zotinka.

38

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!