20.01.2015 Views

2011. urtea - Gernika-Lumoko Euskara Zerbitzua

2011. urtea - Gernika-Lumoko Euskara Zerbitzua

2011. urtea - Gernika-Lumoko Euskara Zerbitzua

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

D.B.H. eta BATXILERGOA

ITXAROPENEZKO BIZITZA BATEKO AZTARNAK

Gogo txarrez burdinazko xafla hartu eta aurrean dudan harria kolpatzen

hasten naiz. Hemen sartu nindutenetik, eguneroko ekintza bilakatu da. Kartzelariek

harri bloke berdinak egitera behartzen gaituzte, ondoren bloke horiekin

itsasotik baztertzen gaituen harresi bat eraikitzeko.

Izugarrizko mina sentitzen dut eskuetan. 18 urtetan zehar lan berdina egitearen

ondorioz eskuetan geratu zaizkidan aztarnak begiratzen ditut. Aztarna

horietaz guztiz harro nago zeren kartzela honetako preso izatera bultzatu

ninduen ekintzaz guztiz harro nago.

1962ko egun euritsu bat zen, lanerako bidean nindoala autobus batera

igotzea erabaki nuen. Garai hartan zuriek beltzen gainean zuten botere eta

gehiagotasunak bultzatuta autobusaren aurreko jesarlekuetan esertzea erabaki

nuen, nahiz eta hori legearen aurkakoa izan. Gidariak ikusi ninduenean

kentzeko agindua eman zidan, baina firme jarraitzen nuenenez poliziari

deitzea erabaki zuen. Hauek ziztu bizian agertu ziren eta hainbat kolpe jaso

ondoren, atxilotu egin ninduten. Aske irtetea lortu nuen baina mehatxu batekin,

berriz edozein autobusen aurreko jesarlekuetan jesartzen banintzen

preso hartuko ninduten eta ez gau bakarrerako.

Hurrengo egunean atxilotu ninduten bigarren aldiz. Bai, asmatu duzue,

jesarleku berdinean eseri nintzen. Hil-arteko kartzela zigorra atxikitu zidaten

horregatik. Izan ere, beltzen eskubideak defendatu izan ditut beti eta

momentu hura iruditu zitzaidan gure eskubideak adierazteko momenturik

egokiena.

Orain, ezagutzen duzue lan hau egitera bultzatu nuen kausa, eta horregatik

diot guztiz harro nagoela. Ez naiz hiltzaile ezta lapurra, nire delitu bakarra

beltzen eskubideak aldarrikatzea izan da.

1990eko otsailaren 11a:

Inoiz ahaztuko ez dudan eguna. Egunero bezalaxe, patioan nago, dudan

denbora librea aprobetxatzen. Beste kideak zelaian daude, baina oraingo

honetan begiratze hutsak poztasuna sortzen dit. Futbol partida jokatzen ari

dira, eta taldeak pertsona zuri eta beltzez osatutakoak dira. Noizbehinka, golen

bat sartzean adibidez, elkarri eskua kolpatzeko joera ere dute, eta horrek

txaloak ematera bultzatzen nau. Nola aldatu diren gauzak; lehen ezinezkoa

zen horrelako ikuspegia imajinatzea, orain aurrean dut eta inoiz pentsatu

izan dezakedana baino askoz hobea da errealitatea.

67

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!