20.01.2015 Views

2011. urtea - Gernika-Lumoko Euskara Zerbitzua

2011. urtea - Gernika-Lumoko Euskara Zerbitzua

2011. urtea - Gernika-Lumoko Euskara Zerbitzua

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

GERNIKA-LUMO

10. Idazlan Koadernoa

Nire pentsamenduetan murgilduta nagoela, kartzelari bat hurbiltzen zait.

- Koronelak bere despatxuan ikusi nahi zaitu.

- Ongi da, eskerrik asko.- kartzelariak buruaz keinu egin eta alde egiten du.

Azkeneko begirada zuzentzen dut zelairantz eta irribarre handi batekin

despatxurantz abiatzen naiz.

Despatxuko atea bigarren aldiz zeharkatu dudanean, ez dut barruan entzundakoa

ezta sinistu ere egiten. Minutu batzuk behar ditut informazio hura

barneratzeko… libre naiz!

Logelara abiatzen naiz hankak ia sentitzen ez ditudala. Sartu eta ohean

esertzen naiz, begirada leihora zuzendu dut eta oraingo honetan eguzkia begiztatzen

dut kanpoan, badirudi eguraldi onak ere egun honetan lagundu nahi

nauela. Malkoak sentitzen ditut aurpegian zehar irristatzen… libre naiz. Ingurura

begiratu eta nirekin eramango ditudan ondasunak aukeratzen hasten

naiz, ez dago askorik, zenbait liburu eta idazki hartuta berriz zuzentzen naiz

aterantz. Burdinazko trangak azkeneko aldiz zeharkatu ditut… libre naiz.

Korridorean barrena poztasuna tristeziarekin tartekatzen da, libre naiz, bai,

baina berriz ikusiko ez ditudan kideak, hobeto esanda “lagunak”, bertan daude

niri begira eta irribarrea aurpegian marraztuta dutelarik. Eskuaz keinu egiten

diet, noizbehinka hurbildu egiten dira eta besarkadaren bat ematen didate;

malkoak gero eta erraztasun handiagoz irristatzen dira ene aurpegian.

Azkeneko atea. Zeharkatu bezain laster eguzkia sentitu dut aurpegian,

baina oraingo honetan, disfrutatzeko aukera dudala pentsatzeak zoriona sortzen

dit. Itsasontzi bat dago nire zain, izan ere, hori da Robben Island-etik

irteteko modu bakarra. Terry ere zain daukat. Hurbildu bezain laster bere

besoak inguruan ditut. Besarkada bueltatzen diot.

- Guztia ondo joan dakizula espero dut- malko gehiago.

- Eskerrik asko Terry, zure bidea ere oparoa izan dadila espero dut.- eskua

astindu eta itsasontzira igo egiten naiz.

Itsasontzian noala, askatasuna gero eta hurbilago sentitzen dut. Nahiz

eta libre izateko irrikaz egon, atzera zuzentzen zait begirada. Bertan daude

kideak, den-denak, eskuekin agur esaten. Keinu berdina egin eta irribarre

batekin aldentzen naiz, iragana gero eta urrunago doala…

Nelson Rolihlahla Mandela

68

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!