20.01.2015 Views

2011. urtea - Gernika-Lumoko Euskara Zerbitzua

2011. urtea - Gernika-Lumoko Euskara Zerbitzua

2011. urtea - Gernika-Lumoko Euskara Zerbitzua

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

GERNIKA-LUMO

10. Idazlan Koadernoa

Uhartea, egia esan, ez zegoen batere gaizki: ur garbiko erreka txikiak eta

barazkiak berez hazteko moduko lur aberatsa,…. Berak eramandako oiloak

ere bazituen eta hori guztia berak bakarrik goza zezakeen!

Egunak joan egunak etorri, Mikel barazkiak batzen zebilela, itsasertzean

zerbait mugitzen ikusi zuen eta hurbildu zenean txalupa bat zela ohartu zen.

Norbaitekin topo egingo zuela pentsatzean pozik jarri zen. Horrela, bada,

uhartea arakatzen hasi zen baina gaua heldu eta bilatzeari utzi zion.

Hurrengo egunean, oiloei jaten ematera zihoala, kaiola irekita aurkitu

zuen eta barruan zeuden oiloak berriz bildu eta gero, ohartu zen oilo bat falta

zitzaiola. Bere irlan norbait zegoela eta gainera gose zela pentsatu zuen.

Horregatik, berriz bilatzeari ekin zion, baina aurreko egunean bezala ez zuen

inor aurkitu. Neke-neke eginda zegoen eta ur-jauzi baterantz abiatu zen ur

pixka bat edatera. Bat- batean, itzal bat ikusi zuen bere begien aurretik ziztu

bizian pasatzen. Hostoak azkar mugitzen ziren, adarren zaratak entzuten zituen,…

Nolakoa ote zen etorri berria Bera bezalako gizaki bakartia ote zen

Mila galdera etorri zitzaizkion burura segundo erdian, baina zer egiten zuen,

han zutik, geldi-geldirik Eta itzalaren atzetik, segika, korrika hasi zen.

Hostoen artetik, adarren artetik, zelai berdeetatik zehar. Ur txikiko erreketatik

zehar. Muinoen gainetik, sasiz betetako bide estuetatik. Uharte osoari

bira eman zion, hankaz gora jarri zuen. Ez zitzaion gelditu bazter txiki bat ere

arakatu gabe. Txoria izan nahi zuen momentu hartan, horrela zeru goitik irla

hartako ikuspegi osoa izateko.

Non sartuko ote zen itzalaren jabea Honela ibili zen segika berriro, gaua

iritsi arte. Une batez, pentsatu zuen agian iluntzerakoan etorri berria berarengana

hurbilduko zela bere etxolako argia ikusterakoan. Eta hau guztia

buruan zuela, bere etxolarantz abiatu zen. Pentsamendu hauekin guztiekin,

zein urrun eta zein nekatuta zegoen ere ez zuen igarri.

Hala ere, nolabaiteko zirrara sentitzen zuen bere baitan. Ez zen beldurra,

ez, beste modu bateko sentimendua baizik. Agian, ez zen berak uste zuen

bezalako pertsona bakartia. Beharbada, denbora larregi zeraman toki hartan

inor ikusi gabe. Dena den, gaua zen, nahiko gau iluna gainera. Zerua seta

beltzez egindako oihala zirudien. Izarrek ere ihes egingo ote zuten, ezezagunak

bezala Mikelek bideari ekin zion, hurrengo egunean zorte hobea izango

zuen itxaropenarekin.

30

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!