20.01.2015 Views

2011. urtea - Gernika-Lumoko Euskara Zerbitzua

2011. urtea - Gernika-Lumoko Euskara Zerbitzua

2011. urtea - Gernika-Lumoko Euskara Zerbitzua

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

GERNIKA-LUMO

10. Idazlan Koadernoa

Abenduaren hasieretan, natura erretiratzeko prestatua zegoen jada, neguarekin

batera lokartzeko. Halaxe, puntarantz hurbiltzen gindoazen heinean,

gero eta elur gehiago zegoela konturatzen ginen, jada belaunen pareraino

heltzen zitzaigunez boten barruraino sartuz. Laster geneuzkan hankak

guztiz blai.

Tontorrera heltzean, paisaia eder hura bistaratu genuen, eta bokadiloak

jaten genituen bitartean ez genuen ia hitzik ere egin, gure inguruarekin liluratuta.

Horretan geundela, gu konturatu orduko ekaitza gainean geneukan. Dena

ilundu zuen, eta laster jo zuen trumoiak ere, oinaztuaren ondoren. Berehala

hasi zen elurra mara-mara.

Ahal bezain bizkor beherantz jo genuen, etxera heltzeko gogoz, ordurako

nahiko hoztuta geundelako. Pare bat ordu lehenago geratuak ginen lekura

heltzerako, busti-bustita geunden, elurrak, lehorra izan arren, busti egiten

baitu.

Orduantxe, tximistak zuhaitz zahar bat jo eta su hartu zuen. Ikaragarria

izan zen, gure gain aldean zegoen zuhaitz lehortuaren adarrak alde guztietatik

erortzen ziren sutan. Berotasun gorri haren erdian, lehenagoko katagorriaz

oroitu nintzen, eta zer nolako sustoa hartuko zuen pentsatzen hasi nintzen.

Horretan nengoel,a atzera begiratu eta… “kontuz Esti!” lagunari esateko

denbora izan nuen, sutan zegoen enbor zati bat ondora erortzean. Segundo

batzuk zer egin ez genekielarik geldi, elkarri begira egon ostean, libre zegoen

alderantz abiatu ginen korrika, hau da, nire etxerantz, beste aldea sutan zegoen

adar batek oztopatzen zuelako.

Arineketa batean gindoazela, buztan gorri luze eta eder bat zuhaitz artean

ezkutatzen ikusi nuela iruditu zitzaidan. Lasaitu makala hartu nuen!

42

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!