20.01.2015 Views

2011. urtea - Gernika-Lumoko Euskara Zerbitzua

2011. urtea - Gernika-Lumoko Euskara Zerbitzua

2011. urtea - Gernika-Lumoko Euskara Zerbitzua

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

GERNIKA-LUMO

10. Idazlan Koadernoa

Kontatzen ari nintzaizuen bezala, 2700 inozo geunden tren zaharkitu eta

deseroso hartan. Informazio handirik ere ez genuen egia esan; arinago heltzeko

kamioietan joan beharrean trenez gindoazela izan ezik.

Nik, asperraldia uxatu nahian, ingurukoei begiratzeari ekin nion. Nire ondokoa,

leihotik begira zegoen, itxaropenaren bila nonbait, kristal zikinek zerbait

ikusten usten bazioten behintzat. Aurreko bi lurrean eserita lo zeuden. A

ze inbidia! Hori da hori loak hartzeko erraztasuna! Atzerantz begiratuz gero

ere, antzeko ikuspegia nuen. Baten batzuek berriketarako indarra eta gogoa

ere bazuten. Bi ilara aurrerago leiho bat irekita zegoen. Ez zen gauza handirik

kanpoaldean. Eguzkia laino artetik irten nahian zebilen arrakasta gabe.

Lainoei begira denboratxo bat neramala, logureak bisitatxoa egin eta lo seko

gelditu nintzen.

Joxe maitea:

1938ko otsailaren 12an.

Berrehun eta berrogeita hamar. Horiexek dira zure erantzunik jaso gabe

bidali dizkizudan gutunak. Zu berriz ikusteko ditudan esperantza urriak

deuseztatzen doazkidala aitortu beharrean nago. Ezjakintasuna, bakardadea

eta beldurra zureganako maitasunaren aurka borrokatzen ari zaizkit

barnean etengabe. Zeinek irabaziko ote du Erantzuna eguzkiaren laztanpean,

loreekin solasean hel dadin espero dut. Bitartean guretzat erabakita

dagoen bidea jarraitzea besterik ez dugu. Egia esan, Jainkoak une latz hau

samurtzen duela pentsatzeak asko lasaitzen nau.

Atzo nagusiak zugatik itaundu zidan. Ondo izan zaitezen espero dudala

erantzun nion. Ea esperantza hori ziurtasun bihurtzen den...

Bihar arte. Maite zaitut.

Axun

Gutuna berriz irakurri eta ondo dagoela ikusi ondoren, tolestu, gutunazalean

sartu eta seilua jarri nion. 20 urte egin berri nituen. Gurasoak aspaldi hil

zitzaizkidan, nik 13 bat urte nituela. Ordudanik lanean dihardut bizimodua

aurrera ateratzeko, jostun laguntzaile bezala.

102

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!