20.01.2015 Views

2011. urtea - Gernika-Lumoko Euskara Zerbitzua

2011. urtea - Gernika-Lumoko Euskara Zerbitzua

2011. urtea - Gernika-Lumoko Euskara Zerbitzua

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

GERNIKA-LUMO

10. Idazlan Koadernoa

BASERRIKO BIZITZA

Matxalen umea zela, Berriñondo auzoan lau baserri-etxe zeuden eta garai

hartan 43 neska-mutiko jaio ziren. Giro aparta zegoen, baina lanari ere gogor

ekin behar izaten zioten beheko suaren inguruan esertzerakoan lapikoa

beterik aurkitzeko.

Baserrian familiarekin eta animaliekin bizi ziren. Familia aita Patxikok,

ama Felixak eta bederatzi neba-arrebak osatzen zuten. Animaliak ere familiakoak

zituzten. Gauero etxe barruan zeukaten korta ederrera erretiratzen

ziren txerria, astoa, behiak, ardiak, ahuntzak eta eurei esker polito elikatzen

ziren. Negu partean gatzenozkan, txerri okela, freskeran, ardi eta ahuntz esnez

egindako gaztak eta ezkaratzeko sute gainean behi esne gozo-gozoa.

Txiki-txikitatik goizean goiz jaiki eta gurasoak neba-arreba guztien lana

antolatzen zuten: batzuk ortura lurra lantzera eta patatak, indabak, garia…

ereitera, jorratzera…. Beste batzuk astoaren trakuluetara txanbilak lotu eta

uraren bila, edo Golako errekara arropak garbitzera… eta baten bat, gehienetan

mutilezkoa, eskolara irakurtzen eta idazten ikastera.

Neska-mutilak koxkorrak egin ahala etxetik ateratzen ziren: bizkorrenak

moja-fraideen ikastetxeetara ikasten eta besteak lanera; neskak, aberatsen

etxeetara neskame eta mutilak itsasora, atzerrira (Ameriketara, Txilera, Argentinara,

Venezuelara…)…

14

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!