20.01.2015 Views

2011. urtea - Gernika-Lumoko Euskara Zerbitzua

2011. urtea - Gernika-Lumoko Euskara Zerbitzua

2011. urtea - Gernika-Lumoko Euskara Zerbitzua

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

D.B.H. eta BATXILERGOA

ITSASOAK DARAMANA ITSASOAK DAKAR

Bat-batean itxaropen izpi batek argitu zuen kaia. Pellok zera esan zien

andereei: Pankrazi, Ana Mari, itsasora irteteko moduan gaudela uste dut,

saiakera egin beharko dugulakoan nago, behinik behin. Itsasoa lasaitu

da pixka bat eta ekaitza urruntzen ari dun mendebalderantz; beraz, nola

ikusten duzue Joango al gaitun zuen senarren bila, berriz ere etxera

osasuntsu itzul daitezen - Emakumeek , nola ez, baiezko biribila eman zioten

Pellori eta horrez gain, musu bana ere eman zioten, esker onaren erakusle.

Arropa aproposa jantzi zuten emakumeek eta Pello ontziak behar zituen

konponketak egitera joan zen. Oraingoan batelikua barik ontzi handixeagoa

hartzea eta prestatzea pentsatu zuen, zer edo zer gertatuz gero, andreekin

zihoan itsasora-eta.

Prestatu ziren erreskatean joateko eta askatu zituzten txikotak kaitik.

Ontzian sartu eta portutik itsasorako bidea hartu zuten. Poliki-poliki

norabidea jarraitu eta itsasargiaren laguntzaz orientatu ziren. Lehenengoan

ez zekiten norantz jo; baina urrunean, pare bat mila ingurura, zerbait zegoela

iruditu zitzaien ipar-ekialdean. Bertarantz zuzendu ziren.

Iritsi zirenerako Perikoren batelikua guztiz puskatua aurkitu zuten eta

andere biak egonezinean erori ziren. Pello ia-ia larriak jota zegoen, erotu

egingo zela uste zuen. Oraindik ilun zegoen, goizaldeko hirurak edo izango

ziren, gehiago ez. Marinelak ez ziren inondik ikusten, eta andereak pentsatu

zezaketen txarrena pentsatzen hasi ziren. Lehenago agertu izan zitzaien argi

izpia itzalia zen zegoenerako. Hala eta guztiz ere, Pellok ez zuen amorerik

eman. Bera itsas-gizona zen eta bera bezala Pederiko eta Kixki, eta arrazoi

horrexegatik eta bere marinel senarengatik lagun biak urrun ez zituela

bazekien. Inguru guztiak miatzen hasi zen, inguru guztia arakatzen, hara eta

hona, gora eta behera. Horrek denbora eskatzen zuen eta baita pazientzia ere.

Praktika bazeukan, itsaso zabalean ari direnean arrainak topatzen berdintsu

dabiltza eta. Ordubete igaro zen eta oraindik ez zegoen inolako aztarnarik.

Unetxo batean atsedena hartzea ona izango zela pentsatu zuen Pellok. Bien

bitartean, Pankrazik eta Ana Marik senarren izenak lau haizeetara zabaldu

zituzten eta ezer ez, ez zegoen erantzunik, ezta ezer.

Konturatu zirenerako lau eta erdiak ziren eta herritik urrun samar zeuden.

Beraiek ez zuten etsi, jo ta ke jarraitu zuten andereek senarraren bila eta marinel

jakintsua lagun hurkoen bila. Itsasertzerantz gerturatu ziren pixkanakapixkanaka,

Pederiko eta Kixki bertan egon zitezkeelakoan. Itsasertzetik hurbil

115

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!