20.01.2015 Views

2011. urtea - Gernika-Lumoko Euskara Zerbitzua

2011. urtea - Gernika-Lumoko Euskara Zerbitzua

2011. urtea - Gernika-Lumoko Euskara Zerbitzua

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

GERNIKA-LUMO

10. Idazlan Koadernoa

ikusten, adibidez, Busturia edo Murueta bezalako herri txikiek, paisaiaren oso

zati txikia hartzen dutelako, eta gauez haien argiek benetan oso erakargarria

egiten zaidan efektua ematen dutelako.

Eta herrien gainetik, berriz ere “basatia”. Batez ere pinuz osaturiko baso

handiak, Urdaibairen elementurik esanguratsuenetarikoa, eta lurralde

hauetan nagusitzen dena.

Azkenik, eta zeruaren aurretik, mendiak. Mendiak, beheraxuagoko herrien

antzera, lerrokatuta daude, mendilerro ez oso altu, baina luzea eratuz, berde

bezain luzea.

Paisaia honek transmititzen duen lasaitasunaren erdian, noizbehinka

mozolo bat entzun dezaket, ziurrenik hurbil dagoen basoren baten zuhaitzaren

adarrean, afariaren bila. Urdaibaik transmititzen duen lasaitasunari misterio

puntu bat ematen dio.

Baina atmosfera hain lasaigarri baten erdian, bat-batean, tren baten

zarata entzuten dut eta herriek eratzen duten argizko bidearen azpitik, argi

lerro bat pasatzen ikusten dut. Txakur baten urrutiko zaunkak entzuten dira.

Minutu pare baten ondoren, trena basoaren atzetik galtzen da. Zakurrak

zaunka egiteari uzten dio. Lasaitasuna berriro.

Beno, orain, bigarren deskripzioari ekingo diot, Arteagako lautadena.

Beste deskribapena gauez izan denez gero, hau goizean goiz kokatuko dut.

Egun oro bezala, oilarraren kantuaz hasi da eguna; beno, suposatzen dut,

ni behintzat hura entzuteko ez naiz esna egon eta. Aspaldi esnatu da eguna,

eguzkia jada basoko zuhaitzen artetik atera da, eta gogor ari da jotzen.

Auzokoen soroan baserritarra jada hasi da lanean. Belarra mozten ari

da segarekin, eta antza denez, luzerako dauka, soroa handitxoa da eta.

Nire logelako leihotik antzeman dezaket ihintzaz bustitako eta moztutako

belarraren usaina. Baserritarraren txakurra, bitartean, korrika eta saltoka

ari da hara eta hona.

Auzokoen etxeetatik haratago begiratzean, larreak nagusitzen direla

antzeman dezaket. Larre berde eta zabalak, batzuk, ia amaigabe, terrenuan

sakabanaturiko muinoetan gora eta behera, itsaso baten olatuak balira

bezala. Ganadua ere ikus daiteke nonahi bazkatzen libre eta lasai.

76

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!