20.01.2015 Views

2011. urtea - Gernika-Lumoko Euskara Zerbitzua

2011. urtea - Gernika-Lumoko Euskara Zerbitzua

2011. urtea - Gernika-Lumoko Euskara Zerbitzua

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

D.B.H. eta BATXILERGOA

ZORIONTASUNAREN PREZIOA

2008ko otsailaren 3a, Londres

Zaila egiten da askotan errealitate gordinari so egitea eta hau onartu behar

duzula ulertzea, batez ere bizitzak daukan zentzua galtzen denean.

Hirurogei urte dira jaio nintzenetik eta bizitza honetako berrogei urte

igaro ditut Michaelen ondoan, gau eta egun. Beti jakin izan dut nire azken

eguna iritsi arte egongo ginela elkarrekin eta inork ez ezerk ez zuela hori saihestuko,

eta horrela izango da; nire azken eguna heltzen den arte berarekin

egongo naiz, amesten dudan amets bakoitzean, esandako hitz bakoitzean eta

isuritako malko guztietan. Ondoan daukadala senti dezaket.

Argazki eta oroitzapen polit asko dauzkat, geratzen zaizkidan egunak goxatzeko

modukoak, eta irribarrez oheratzen eta esnatzen lagunduko didatenak,

baina nekatu egiten naiz maiz, begiak itxi eta nire bizitza imajinatu behar izateaz

pozik sentitzeko. Film bat ikusten ariko banintz bezala, oroitzapenez betetzen

ditut astiro igarotzen diren orduak, eta zoriontsua naiz behin igaro nituen

momentuez gozatzen, nire barnean irauten duten sentimendu goxoez baliatzen

aurrera egiteko, baina begiak irekitzean… guztia desberdina da. Batzuetan

bizitzari bizkarra ematen ari natzaiola sentitzen dut, nire bizitza bizi beharrean

iraganaren preso naizela, bakarrik dagoen amets galdu bat bezala.Ez zait gustatzen

bakarrik nagoela sentitzea, nahiz eta Michael nirekin eduki, ez daukat

inor besarkatzeko, ez argazkirik ateratzeko edo gabonetako opariak egiteko.

Ez zait mundu honetan jarraitzeko arrazoirik geratzen, eta inoiz eduki ez

dudanaren nostalgia absurdu honek oraindik gehiago nekatzen nau, zailagoa

egiten zait begiak irekitzea eta egun “irreal” bati aurre egiteko.

Nekatu naiz kale hotzetatik paseatzeaz norabide gabe, jendearen begiradak

eta hitzak saihesteaz; nekatu naiz inoiz eduki ez dudan seme edo alabaren

falta sentitzeaz eta edukiko ez ditudan ilobak itxaroteaz, diru apur bat

hauei eskaintzeko.

Ezin absurduagoa iruditzen zait une hauetan nire existentzia.

Nazkatu naiz ordulariari begira geratzeaz segundoak, minutuak, orduak

eta egunak nola igarotzen diren ikusten.

Ohera joatea izango da onena ea amaitzen ez den amets batean murgiltzen

naizen behingoz.

95

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!