20.01.2015 Views

2011. urtea - Gernika-Lumoko Euskara Zerbitzua

2011. urtea - Gernika-Lumoko Euskara Zerbitzua

2011. urtea - Gernika-Lumoko Euskara Zerbitzua

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

GERNIKA-LUMO

10. Idazlan Koadernoa

sitik kanpora iristeko denbora eman zien. Horregatik ditut orain tortura

gelak uzten dituen markak gorputzean. Baina beraiek salbu daude orain,

salbu egon behar dute!

Beste preso batzuekin nago gela batean. Dirudienez, matxino izateagatik

eraman zituzten preso. Zerbait esaten ari dira, baina ez ditut

entzuten, nire pentsamenduetan galdua eta ia lo bainago. Bat-batean

zerbaitek errealitatera itzularazten nau. Soldadu batzuek janaria ekarri

digute, betiko berdina: ogi errea eta ura. Baina egunean behin bakarrik

ekartzen digute janaria eta nik bizirik iraun nahi dut, egun batean ihes

egiteko matxinatuekin. Isiltasunean jaten hasi gara; pentsatzen nuena,

ogia errea dago, txakurrek ere ez lukete jango. Jaten amaitu, nire manta

hartu eta alde batera joan naiz. Lo egiten saiatzen ari naiz, esnatzean

etxean egoteko itxaropenarekin. Agian esnatzean etxean egongo naiz,

hau guztia amesgaizto bat baino ez da izango eta amak gosaria prestatuko

digu. Gogoan dut familiarekin egindako azken gosaria. Aita txisteak

kontatzen hasi zen eta neba txikiena negarrez hasi zen hortz bat jausi

zitzaiolako. Denon barreak txikiaren minengatik eta amak neba-arreba

nagusiei ikaragarrizko oihuak eta protestak beraien portaera dela eta.

Txikiena du berak begikoen. Hain urrun egiten zaizkit orain… Hiru egunetan

ikaragarri aldatu naiz. Jada ez naiz duela hiru eguneko neskatxa

tuntuna. Bizitzak dena kendu ahal dizu edozein momentutan eta hobe

da daukazuna galdu baino arinago aprobetxatzea.

Bihar matxinoekin ihes egiten saiatuko naiz eta nire askatasuna berreskuratuko

dut. Plana nahiko sinplea da, matxinoek soldadu arropak

lortu dituzte guztientzako eta jatekoa ekarriko digun soldaduari aurre

egingo diogu.

1782ko maiatzaren 6a:

Plana behar bezala doa. Pista faltsua bidali dugu, preso batzuk mendebaldetik

ihes egingo dutela esanez. Planaren lehen fasea bukatutzat

eman dezakegu. Bigarren fasea, zailena, martxan jartzeko ordua da.

Bihar ez gara preso batzuk izango, iheslariak baizik. Badakit ez dela

asko, baina ahal dena da. Pasilloan hotsak entzuten dira, janaria dakarte.

Gure gelako atea irekitzen hasi da, denok gaude geure postuetan

soldaduz jantzita. Michelek ahoan zerbait sartu dio eta burua apurtu

diote kolpe lehor batez. Jausi baino arinago alde batera eraman dugu.

48

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!