20.01.2015 Views

2011. urtea - Gernika-Lumoko Euskara Zerbitzua

2011. urtea - Gernika-Lumoko Euskara Zerbitzua

2011. urtea - Gernika-Lumoko Euskara Zerbitzua

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

D.B.H. eta BATXILERGOA

BURUZ-BURU, GUDUZ-GUDU

rantz. Oihuak, negarrak, sufrimendua edonon. Eta nire Joxean maitea, non

Hainbeste kostatzen zaio gutun bat idaztea Edo telegrama ziztrin bat! Nitaz

ahaztuko al zen (Ez!!) Beso gabe ote dago Hanka gabe Hilda!! Zoratu

beharrean nago!!! Bizitza berri bat nahi dut!!

Ate parera joan, paper zati bat hartu eta auzokoaren postontzian sartzeko

ohartxo bat idaztea erabaki dut:

Dolo:

Betirako noa hemendik. Hemen duzu nire etxeko giltza. Egin ezazu aproposena

berarekin. Egunen baten Joxean agertuz gero, esaiozu asko maite

izan nuela, baina beldurrak maitasuna garaitu zuela.

Izan zaitez zoriontsu eta ez arduratu nitaz.

Eskerrik asko guztiagatik.

Axun

Giltza eta oharra esku batean hartu, maleta bestean eta atea ireki dut, bi

bizitzen arteko muga balitz bezala. Atearen beste aldean nagoela, barrurantz

begiratu eta oroitzapen pila datozkit burura: Joxean abesten, bizarra mozten

ari den bitartean; biok sukaldean goxoki hitz egiten; maitekiro egongelan...

Ez!!! “KLANK!!”

Txoferra, izerdiz blai dago. Ez dago ba berorik... Urduri egongo da; psikopatak

edo horrelako zerbait garela esango zioten. Baina orain arte oso lasai

etorri da...

Abiadura bizkortzen ari da gidaria. Berandu gabiltza Ez dakit nora goazen,

baina gaueko ordu txiki hauetan norbait zain dugula pentsatzea arraro egiten

zait. Aurreko zein atzeko polizi furgoiak ere geroz eta bizkorrago doaz.

Presook elkarri begiratu diogu ezohikotasun hori begirada bidez islatuz.

Arinago, eta askoz arinago. Aurreko furgoiak alde batera egin du eta orain

gure atzetik datoz furgoi biak.

105

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!