20.01.2015 Views

2011. urtea - Gernika-Lumoko Euskara Zerbitzua

2011. urtea - Gernika-Lumoko Euskara Zerbitzua

2011. urtea - Gernika-Lumoko Euskara Zerbitzua

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

GERNIKA-LUMO

10. Idazlan Koadernoa

Oraina imajinatuz gozatzea agian hobea da errealitatean zoriontsu ez

izatea baino. Prezio altua da, ordea, ordaindu behar duguna gehiegi amesteagatik,

gero errealitatera bueltatzea ez baita beti erreza izaten. Une askotan

aurrera egiten laguntzen gaituen bakarra itxaropena da.

2008 apirilaren 17a, Tanger (Maroko)

Goizeko 5:30ak dira jada.

Amatxo esnatzera noa baina ahaztu egin zait haurdun dagoenetik ezin

duela lanik egin, horregatik, orain ama beharrean Haixa esnatu behar dut

nirekin etor dadin.

Hau oso zaila izaten da askotan; izan ere, orain dela gutxi bete ditu

bost urte eta oraindik ez dago ohituta lan egitera. Askotan negar batean

eraman behar izaten dut, baina lantegira iristen denean berehala isiltzen

da, badakielako bestela gure nagusiak asko haserretzen direla eta, batzuetan

zartakoren bat edo beste jaso duenez, nahiago du isilik geratu eta

zintzo-zintzo esaten dioten guztia egin, nik egiten dudan bezala.Nik askoz

arduratsuagoa izan behar dut, amak hori esaten dit beti. Aitona hil

zenetik mutil bakarra naiz familian eta nire arreba eta ama aurrera atera

behar ditut; gainera, berehala beste arrebatxo edo anaiatxo bat edukiko

dudanez, nire indar guztiekin egin behar dut lan, ahal dudan guztia lortzeko,

gutxi izan arren.

Asko sentitzen dut aitonaren hutsunea, berak beti esaten zidan “Nabil

ausarta eta indartsua izan behar duzu, horrela bizitza hobea lortuko duzu

eta jolasteko denbora gehiago edukiko duzu!” eta hitz hauek entzuterakoan

indartsu izateko eta borrokatzeko grina aurkitzen nuen, nire zoria alda zitekeela

sentitzen nuen, itxaropen izpi bat pizten zen nire barnean.

Jolas egitea pribilegio handia da niretzat, oso gutxitan eduki dut hori egiteko

aukera.

Nik ezagutzen ditudan mutiko guztiek ere nirekin egiten dute lan. Lekua

ez da batere atsegina, pilo bat pertsona gaude bertan, baina bakoitzak lan

desberdinak egiten ditu.

Neskek josten igarotzen dute ia egun osoa; nik, gazteagoa nintzenean, horretan

egiten nuen lan eta ez nuen batere gogoko horretan aritzea.

96

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!