20.01.2015 Views

2011. urtea - Gernika-Lumoko Euskara Zerbitzua

2011. urtea - Gernika-Lumoko Euskara Zerbitzua

2011. urtea - Gernika-Lumoko Euskara Zerbitzua

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

D.B.H. eta BATXILERGOA

BARROTE ARTEKO BERBA ISILDUAK

laren arrastoak aurkitu zituzten, baita bere arropetako zuntzak ere. Orduan

gogoratu eta ulertu nuen Andrearen motorrarekiko laztankeriaren zergatia.

Poliziari dena azaltzen saiatzea denbora galtzea izan zen, froga guztiak nire

kontra zeuden eta nire errua zela pentsatzea zen errazena. Beraz, atxilotu

ninduten eta gau osoa pasatu nuen zuloan. Gurasoek ezin zuten sinistu gertatutakoa.

Ez nekien zer gehiago esan sinistu nintzaten. Hortaz, dena gelditu

zen polizien esku.

Hile asko eman nituen epaiketetan eta dena nuen kontra. Une haietan ez

nekien zer zen bizitzeko gogoa. Gurasoak nirekin haserretuta, herria bera ere

nire aurka. Egoera hura bizitzea ez zen batere erraza.

Orain hementxe nago, 26 urterekin eta erruduna ni neu naizela uste dute.

Jada, heldua naiz eta beti aurrera egitea dela egokiena konturatu naiz. Burua

tinko mantenduz eta Maitanek behintzat egia dakiela pentsatuz, urte hauek

aurrera eramatea lortu dut.

Bost urte geratzen zaizkit infernu honetan baina irteten naizenean Andrea

bilatuko dut eta egiaztatuko dut bera izan zela erruduna, berak hil zuela eta

nire motorrean arrastoak utzi zituena izan zela. Nire bizitza osoan eragin didan

sufrimendua ordainduko du, Maitaneri egindakoa... Denetaz damutuko da.

Bizitzaren zati handi bat alferrik galdu dut. Maitanerekin pasatu beharreko

momentuak ahaztu behar izan ditut. Familia bat osatzeko aukera ere

urrun dago. Uste dut hau ez dudala merezi izan. Umetatik jokatu izan dut era

egokian, inori minik egin gabe eta ez dakit nola pentsatu ahal izan duten ni

hori dena egiteko gai naizela. Orain helburu bakarra leku honetatik ateratzea

da, eta askatasunez bizitzea.

Argia ikusi nahi dut, benetako eguzkia sentitu, haizea masailetatik

igarotzen dagoela hauteman, libre sentitu; aske naizela amestu beharrean,

amets hura bizi, gurasoen maitasuna eta konfiantza zutik mantendu, lagunak

inguruan izan eta barroteei agur esan.

53

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!