20.01.2015 Views

2011. urtea - Gernika-Lumoko Euskara Zerbitzua

2011. urtea - Gernika-Lumoko Euskara Zerbitzua

2011. urtea - Gernika-Lumoko Euskara Zerbitzua

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

GERNIKA-LUMO

10. Idazlan Koadernoa

Edozein txinatar arrunt bezala, alaba bakarra nintzen, legeak zioen bezala

eta nire ama nire aitaren menpe zegoen, ni bezala. Horregatik, berak zioen

gizon ezezagun eta aberats batekin ezkondu behar nintzela. Dena dela, hori

gerta aurretik nire aitak inoiz barkatu ez zidan gertaera batekin gogoratuko

naiz neure bizitza osoan.

Dena hasi zen hogei urte nituenean. Urte bat soilik gelditzen zitzaidan

ezkontzeko eta zoriontsua izango ez nintzen pertsona preso bat bihurtzeko.

Baina, bat-batean, Estatu Batuetako gizon bat iritsi zen gure herrixkara.

Zirudienez, botika txikitxo bat zeukan non belar sendatzaile batzuk soilik

saltzen zituena. Nire aitari buruz hitz egin zioten eta Yameien bila etorri zen.

Gizon hura Txinako bazter galdu batera heldu zen hurrengo egunean,

gure etxe txikian azaldu zen, erle bat bere lore xarmangarria aurkitzen ibiliko

balitz bezala. Hara joan nintzen atea irekitzera, zurezko zutabe horren beste

aldean zerbait ikusgarria zegoenaren esperantzarekin. Horrelaxe izan zen;

gizon ile hori, gihartsu eta begi argiduna. Hasiera batean, edonor maitemindu

zitekeen, gazte azkar eta pixka bat misteriotsua zela iruditu zitzaidan. Hori

gustuko nuen. Sartzeko esan nion ezer jakingo ez banu bezala. Oraindik

gogoratzen dut izan genuen hizketaldia:

- Kaixo! Nor zara zu

- Bai, ni Taylor naiz. Zu al zara Yameiren alaba

- Bai, ni naiz. Hiromi dut izena. Zer dela eta zure bisita

- Zure aitaz oso ongi hitz egin didate eta berarekin hitz egitea gustatuko

litzaidake, ahal bada.

- Noski, berehala etorriko da. Bitartean zerbait nahi al duzu Te bat,

zerbait jateko...

- Zure konpainiarekin nahikoa dut.

Nire masailak gorritzen hasi ziren, ez nuen neure aurpegia ikusten, baina

bere alkandora baino koloretsuago nengoela nabaritu nuen. Hura izan zen

bidali zidan lehen lorea eta azkena ez izatea espero nengoen. Bost minutu

haiek nire bizitzako onenak izan zirela iruditu zitzaidan, batez ere ni neu izan

nintzelako, neure ideiak eta pentsamenduak azaldu nizkiolako eta bera, ume

bat bezala bere gaueko liburua irakurtzen diotenean, arreta batean egon zen

niri entzuten. Berak ere gauza asko kontatu zizkidan, beno bost minututan

gauza askori buruz ezin daiteke hitz egin. Dirudienez, txinatarrez hitz egitea

44

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!