20.01.2015 Views

2011. urtea - Gernika-Lumoko Euskara Zerbitzua

2011. urtea - Gernika-Lumoko Euskara Zerbitzua

2011. urtea - Gernika-Lumoko Euskara Zerbitzua

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

D.B.H. eta BATXILERGOA

ZORIONTASUNAREN PREZIOA

Ez dago ia argirik, ezta aulkirik ere, eta zutik egon behar dugu denbora

guztian. Gainera, josteko makinek beldurra ematen didate, hain dira handiak

eta orratz luze horiekin...

Egia esateko, zaila egin zitzaidan hauek maneiatzen ikastea, baina zortea

eduki dut, nire amari hiru atzamar falta zaizkio. Nahiz eta berari ez esan nazka

apur bat ematen dit bere eskua begiratzeak, eta behin baino gehiagotan

ikusi ditut gauza okerragoak, besoan eta aurpegian ere zauri ezin itsusiagoak.

Gainera, ziur nago oso mingarriak zirela; horregatik, beti esaten diot Haixari

kontuz edukitzeko hor behean. Bestalde, horrenbeste denbora hor sartuta

igaro ondoren, ia-ia ilunetan, begietan mina sentitzen dut hurrengo goizean

eguzkia ikustean. Ez diot nire arrebari horrelakorik opa baina amatxok behar

du eta ez daukagu beste irtenbiderik.

Nik, orain, kaxak lekuz aldatzen egiten dut lan, horregatik bizkarreko minez

nabil azken aldian. Aitonak esaten zidan horretan lanik ez egiteko bestela

ez nintzela haziko… Baina zoritxarrez ez digute lana aukeratzen uzten. Ezin

nekagarriagoa da denbora guztian arropaz edo zapatez betetako kaxak leku

batetik bestera eramatea, baina beno entretenigarriagoa iruditzen zait, behintzat

eguzkia senti dezaket batzuetan.

Okerrena nagusiak dira. Uneoro dituzu zure ingurutik, paseatzen, begirada

handikoiz begiratzen zaituztela, beraien irribarre inozoekin, leher egin

arte guri oihuka. Egun batzuetan jo ere egiten gaituzte. “Azkarrago, alferrontziok!

Ez duzue ezertarako balio!”, “Tira, inozo halakook!”… Pikutara

bidaliko nituzke gustura, baina ez naiz ausartzen, inor ez da ausartzen.

Ondo pentsatuta, lana amets gaizto bat bezalakoa da, ez dut gogoko horrela

bizitzea, alternatibarik dagoen pentsatu dut askotan. Amari galdetu nion

eta honek irribarrez laztandu zidan ilea, ez zuen ezer esan. Gau horretan negar

zotinka entzun nuen eta orduz gero ez diot berriro galdetu, ez dut ama

sufritzen ikusi nahi.

Alternatibarik balego… Lanean nagoen bitartean, askotan esna amesten

geratzen naiz, eta futbolean jolasten nagoela imajinatzen dut, pilota batekin,

porteriak eta guzti; mundiala izango litzateke egun oso bat behintzat horrela

igaro ahal izatea.

Haixa, ama eta ume berriarekin hemendik urrun joatea gustatuko litzaidake,

agian existitzen ez den lekuren batera, hain gogor lan egin behar ez

den leku batera; guretzako denbora gehiago izango genuke. Etxe handi bat

97

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!