20.01.2015 Views

2011. urtea - Gernika-Lumoko Euskara Zerbitzua

2011. urtea - Gernika-Lumoko Euskara Zerbitzua

2011. urtea - Gernika-Lumoko Euskara Zerbitzua

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

GERNIKA-LUMO

10. Idazlan Koadernoa

amaitu zuen ibilbidea, niri noiz iritsiko zain-edo. Pauso batzutara gelditu

nintzen, nekatuta guztiz, izerdi hotzean. Han begiratu zidan izaki jaioberri

hark, ilargiaren izpiek irudia zeharargi pasatzen zutela, eta irribarre hura

egin zidan. Eta irribarre egin nion.

Aita ere lasaiago zegoen, bere patua ezagutu eta aldagaitz ikusten duen gizakiaren

legez, etorkizuna segurutzat duenaren bakearen irudi. Egindakoaz

damuturik, agian. Ez nekien, eta ezingo nuen inoiz jakin. Atxiloa askatu olatu

zuriek, bits gazi hark, bustitzen zituen arroken gainean erori zen. Labarraren

ertzeraino joan nintzen. Enbidia gorriak margotu zituen, eta hurrengo olatuak

garbitu. Itsasoak ere tindu gorria hartu zuen, eta kaio batzuk bertaratu

ziren, jaki gozoaren gainean orbita zirkularrak eginez.

Atzera begiratu nuen eta belar artean ikusi nuen dama biluztu bat, akitua,

lehertua, begietan gorritasuna galdu eta marroi bihurtu ziren arte. Aurpegiera

nasaia zuen eta ile zapa luze batek estaltzen zituen inguruko belarrak.

Begiak itxi zituen eta besarkatu egin nuen. Epel zegoen. Bihotzaren taupadak

egonkorrak ziren, metronomoaren erregulartasunaren antzera. Gau osoan

ezer gertatu ez balitz bezala, han, ilargiaren argitasunpean.

Margotu dudan tela zatia egongelan zintzilikatuko dudalakoan nago, han

jotzen baitu eguzkiak gogotsuen. Alboan dudan bizilagunak poztasun aurpegiz

begiratzen du, albisteetako herioak eta maitemindutako bikoteak begiratzen

dituen bezalaxe, ni begiratzen nauen moduan. Egun hartakoa ez dut

gogoratu nahi, ez diot nire amari aitaren irudi hura aditzera eman nahi, unibertsitatean

edo kale izkinan ontasun garbi eta bihotz xamur hark hunkitu

zuten gizon harena. Orain amaren ile zuria daukat hatzamar artean, zaindu

ninduena zaintzen. Ez dut sekula ahaztuko oparitua izan zaidan bigarren bizitza

hau.

112

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!