20.01.2015 Views

2011. urtea - Gernika-Lumoko Euskara Zerbitzua

2011. urtea - Gernika-Lumoko Euskara Zerbitzua

2011. urtea - Gernika-Lumoko Euskara Zerbitzua

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

D.B.H. eta BATXILERGOA

BIHOTZAK GIDATZEN GAITUEN HONETAN

Nire gorputzaz jabetu zen, eta iragana aldatzeko gogo izugarria piztu zidan,

ordurako ordea ez zen atzera bueltarik. Dena betirako bukatu zen, hau zen

Asier eta bion arteko maitasunaren azken unea.

Une batez pentsamendu ilunetan murgilduta egon ondoren, nire hontara

bueltatu eta jadanik gauaren argiak argiztatzen zuen leiho azpiko mahaitxoan

Asier eta bion argazki bat ikusi ahal izan nuen, irribartsu, une hartan jesarrita

nengoen leku berberean, elkarrekin zoriontsu, beti bezala. Oroigarri haren

ondoan boligrafo eta paper bat ikusi nituen. Bertara hurbildu nintzen, urduri,

burumakur, eta paper hura eskuetan hartu nuen. Bertan islatutakoa Asierren

idazkera zen, dardaren indarrak ozta-ozta utzi zien nire atzamarrei paper

hura eusten, eta nire begirada urduriak irakurtzeko ahalegina egin zuen,

paperekoak bizitza betirako markatuko zidaten hitzak zirela jakin gabe.

Maite zaitut Ane, bizitzan gertatu zaidan gauzarik politena izan zarela

jakitea nahi nuen, besterik ez.

Nire lehen erreakzioaren erantzuna nire begiek jaurti zuten malko eran.

ondoren nire buruak Asierrekin igaro ahal izan nuen azken unea ez aprobetxatzearen

damua areagotuz. Azkenengo erantzuna aldiz, boligrafoa paperean

zehar mugiarazten zuten nire atzamarrek emango zuten, bertan idatzi

eta sentituko nituen azken hitz hauek islatuz.

Inoiz esan ditudan hitzik lazgarrienak izan daitezke gaurkoak. Zeru infinitua

dut babesgarri, dirdiratsu ageri dira izarrak, zure begiradaren ordezko.

Gaueko haizeak biraka darrai inguruan, kantuz, zure ahotsa niregana hurreratuz.

Urrunean, argi distiratsu batek gidatzen nau, bertara abiatzeko ordua

seinalatuz. Maite zintudan, eta zuk ere maite izan nauzu, gure bideek bat

egin zuten unea atzean uzteko momentua dela erabaki nuen ordea. Hasieran

erraza izango zela uste nuen, nire bizitza berreraiki eta ingurukoaz baliatuz

aurrera egingo nuela uste nuen. Zer nuen ordea, zutaz aparte Maitasunak

itsutu ninduen, zuk betetzen zenituen nire orduak, poztasunak, arazoak,

gauak…Gaur bezalako gauetan nire beso artean izan zintudan, zure beroak

babesten ninduen eta zure irribarreak zoriontasuna oparitzen zidan. Baina

beste guztiak bezala, amets hura ere bukaerara iritsi zen. Bakardadeak bere

besoetan hartu ninduen, nire barnea ezin asetuz. Izara triste batzuek hartu

zuten gau hotzenetan besarkatzen ninduten zure beso haien tokia.

Ama galdu nuenean, zure babesak honen gabeziak sortu zidan hutsune

hartatik irtetzera lagundu ninduen. Lagunekin auskeak nituenean, ni la-

89

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!