20.01.2015 Views

2011. urtea - Gernika-Lumoko Euskara Zerbitzua

2011. urtea - Gernika-Lumoko Euskara Zerbitzua

2011. urtea - Gernika-Lumoko Euskara Zerbitzua

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

D.B.H. eta BATXILERGOA

BURUZ-BURU, GUDUZ-GUDU

Mantala jantzi eta lanera bidean nindoala, postariari gutuna eman nion.

Hezetasuna, iluntasuna, isiltasuna eta bakardadez inguratuta nago. Egia

esan, lorpen handiegirik gabe, baina lasaitasun apur baten bila aritu naiz

azken hilabeteotan. Hala ere, ez nuen kartzela espero!

Hainbeste kilometro trenez Zaragozara iristeko egin ondoren, bataila usaindu

ere ezin izan nuen egin. Hiriburura iritsi bezain laster, armak banatzen

nenbilela, metraileta bat tiroka hasi zitzaidan. Ez dakit nola gertatu zen ere.

Kamioian zegoen, eta ukiturik ere egin gabe (beno, beste armek bultzaturik

beharbada) tiroka hasi zen. Aitaren egin orduko agertu zitzaidan sua zerion

sarjentua eta egundoko erretolika bota ondoren, idazten ari zaizuen tontolapiko

hau ezin isildu!! Ezin barneko oihua lotu. Ez nik nahi haina, baina urte

guzti bateko amorru zati bat behintzat hustu nuen. Bigarren esaldia botatzera

nindoanerako atxilotuta ikusi nuen neure burua. Hori abiada hori! Eta

ezer gehiago esaten utzi gabe, ziega honetara ekarri ninduten gatibu. Ez dakit

non nagoen. Are gutxiago nirekin zer egingo duten.

Lasaitasuna bai, badago, baina urduritasunez asea; iluntasuna ere nirekin

dago, arimez josia ordea eta isiltasuna aldiz, garrasika, irrintzika ari zait gela

heze honetako nire buru kiskalian.

Eroritako jostorratza lurretik altxatzen nenbilen irratian notizi hura entzun

nuenean: “Los soldados nacionales que hayan quedado discapacitados

para luchar llegarán mañana a las 18h. en tren a Bilbao.” Harri bihurtu

nintzen, geldi-geldi nagusiak errealitatera bueltarazi zidan arte.

- “ Zer zabiltza geraturik daukagun behar guztiarekin

- Entzun al duzu irratiak esan duena

- Bai. Zer dela eta

- Ideia bat otu zait; bihar arratsaldean utziko al zenidake lanera ez etortzen

Gauez berreskuratuko dut lan guztia!

- Ez zaitez aurreratu eta esaidazu behingoz zer demonio bururatu zaizun!

- Bihar Bilbora joan nintekeela norbaitek Joxean ezagutzen duen galdetzera.

- Bere argazki bat erakutsiz, pistaren bat jaso nahian zabiltza Ba al dakizu

zenbat jende dagoen gerra zibil madarikatu horretan Zorte handia

beharko duzu daramatzazun baino berri hobeekin bueltatzeko.

103

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!