20.01.2015 Views

2011. urtea - Gernika-Lumoko Euskara Zerbitzua

2011. urtea - Gernika-Lumoko Euskara Zerbitzua

2011. urtea - Gernika-Lumoko Euskara Zerbitzua

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

D.B.H. eta BATXILERGOA

120 ORDU

- Atea ireki, polizia!!! -entzuten da nire etxeko atearen kanpoaldean.

Harrituta eta beldurtuta, ez dakit zer egin, ez dakit zergatik datorren polizia

nire etxera, ez dakit zer egiten duen polizia batek goizeko lauretan nire

etxean. Geldi geratzen naiz, baina kanpotik datozen zaratak gero eta handiagoak

dira. Atea kolpe batez irekitzean entzuten den soinu hori entzun eta

ez dakidan arrazoi batengatik ihesari ematen diot. Leihora joan eta behera

begiratzen dut. Lehenengo pisua denez, hiru metro baino ez direla izango

pentsatzen dut eta segituan salto egiten dut.

Korrika hasten naiz, baina polizietako batek tiro egin eta zauritu egiten

nau, ez da zauri larria, bala ez baita nire larruan sartu, baina, hala ere, erre

egiten dit eta min handia sentitzen dut. Poliziak, heltzerakoan hau esaten du

“ETAko kide den Jon Agirre Mendizabal, ihes egiten saiatu da, bidean pistola

batekin polizia bat jo eta tiro egin du; zorionez ez du inor larri zauritu,

baina poliziak behartuta, tiro bat egin behar izan du eta zauritu egin du”.

Beste polizia batek dena idatzi eta atxilotu egiten nau.

Ni harrituta geratu nintzen, ez nuen ezer ulertzen, argi zegoen polizia

haiek gezurretan zebiltzala. Ni ez nintzen ETAko kidea, ni idazle bat baino

ez nintzen. Nire bizitzan esku artean eduki dudan arma bakarra euskara izan

da, hori erabili izan baitut beti pentsatzen ditudan gauzak egiteko, baina horrek

ez zuen axola, guardia zibil haiek nire eskubideak lerro batean jarri eta

fusilatu egin baitzituzten.

4x4 berde hartan sartzean hasi zen 120 orduko iraupena zuen beldurrezko

pelikula hura. Ni nintzen protagonista, eta ez zeukan bukaera alaia edukitzeko

itxurarik.

Guardia zibilen koartelera heldu nintzenean, gela txiki eta ilun batean sartu

ninduten, bertan ez zegoen ezer ere; ez oherik, ez aulkirik, ezta argitasun

izpirik ere. Orduantxe konturatu nintzen ez nintzela inora joango beraiek

nahi zutena esaten ez banien. Baina, zer nahiko zuten galdetzen nion etengabe

nire buruari. Momentu hartara arte, ez ninduten jipoitu, ez kotxean, ezta

gela hartara sartzean, baina ondo nekien zer gertatuko zen; polizia haiek bost

egunez han egotera behartuko ninduten.

Lehenengo, polizia bat sartu eta nire lagunak non zeuden galdetu zidan.

Nik, ea zertaz hitz egiten ari zen galdetu nion eta, ezer egiteko aukera izan

baino lehen, aurpegian ukabilkada bat eman zidan; lurrean nengoela, beste

59

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!