20.01.2015 Views

2011. urtea - Gernika-Lumoko Euskara Zerbitzua

2011. urtea - Gernika-Lumoko Euskara Zerbitzua

2011. urtea - Gernika-Lumoko Euskara Zerbitzua

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

GERNIKA-LUMO

10. Idazlan Koadernoa

- Magi naiz. Itxura eskasagaz noraezean ikusi zintugun eta zugana gindoazela,

lurrera siku erori zinen. Batere ondo ez zeundela eta, Mathieuk eta

biok kamionetan sartu eta medikuarengana eraman zintugun.

- Hasieran medikuak ez zekien bizirik aterako zinenik ere. Eta, nongoa

zara - Magik

- Matxalen naiz eta Euskal Herriko gerratik ihesian nindoan gurasoekin

eta neba-arrebekin, baina galdu egin ditut.

- Zure familia Non bizi zineten – Magik.

Matxalen Magirekin hizketan ari zen bitartean gizon bat sartu zen gelara.

- Mathieu dut izena eta neskatila hau zelan aurkitzen den jakin nahi nuke

– aurkeztu zuen bere burua.

Matxalen gustura zegoen eurekin hitz egiten. Ahal izan zuenean ohetik altxatu,

tripa bete-bete egin eta bere familiaren gorabeherak kontatu zizkien.

Hala, medikuak alta eman zionean, Mathieuk Parisera joateko paperak

konpondu eta hegazkinerako txartelak erosi zituen. Bitartean, Magik, Matxaleni

arropa batzuk eta oinetako dotoreak erosi zizkion.

Dena prest izan zutenean, aireportura joan ziren hegazkina hartzera. Matxalenek

lehen aldiz ikusi zituen hegazkinak eta bidaia abentura galanta izan

zen. Beldur ederra pasatu zuen!

Parisera iristean familiaren hutsunea ere sentitu zuen, baina haiek ondo

zeudela jakinda aukera hura derrigorrez aprobetxatu behar zuen!.

MUNDU HARRIGARRIA! Zenbat zeukan ikusteko eta ikasteko! Inguruko

gauza asko eta asko zer ziren ere ez zekien. Zelako dendak, etxeak, eraikinak,

autoak… Frantzian denak ziren aberatsak! Gehiegi zen beretzako. Aspaldiko

aldiz zoriontsu eta libre sentitzen hasi zen!

Iraila aldera, Frantziako ume guztiak bezala, idazten eta irakurtzen ikasteko

garaia zela eta eskolan matrikulatu zuten. Hasieran ez zuen ezer ulertzen

eta hormen artean pixka bat preso ere sentitzen zen, baina besteak bezalakoa

izan nahi eta besteak beste ikasi nahi zuenez hasiera-hasieratik gogor ekin

eta asko eta arin ikasi zuen.

16

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!