20.01.2015 Views

2011. urtea - Gernika-Lumoko Euskara Zerbitzua

2011. urtea - Gernika-Lumoko Euskara Zerbitzua

2011. urtea - Gernika-Lumoko Euskara Zerbitzua

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

D.B.H. eta BATXILERGOA

BIZITZA BERRI BAT

Kotxetik irten eta zelaia zeharkatu nuen. Kobazuloa zen argiztatutako

toki hura, eta bertan, lurrean zerraldo, norbait. Ohikoa baino zuriago, kolore

gabe eta unibertsitateko neska haren soineko berberaz. Hurbildu egin

nintzen eta hotz zegoen. Hotz, eta marmola bezain gogor. Hitz egin nion eta

irribarretsu jarraitzen zuen. Negar egin nahi, baina begiak siku, korrika egin

nahi, baina geldi. Hari begira, eta haren begiak, berezko argiaren faltan, bizi

gabe, aurpegian itsatsitako bi kanika bezalakoak. Suaren argipean, ez zuen

benetako eszena bat ematen inondik inora. Ahuleziatik indar printzaren bat

aterata irten nintzen erdi korrika zelaira, eta haratago, urrunago, aita bilatu

nahirik, beste norbait bilatu nahirik… hankek ezetz esan eta zekale artean

erori nintzen arte.

Denbora batera, minutu batzuk zein ordubete, zutitu nintzen errenka. Ez

nuen ezer gogoratzen, autoa hartu eta etxetik urrundu ginelako gogorapena

nuen, lanbrotsu. Besterik ez. Ez zen etxerik ikusten inon, hurbilean baso soil

batzuk besterik ez, hostorik gabeak. Nekez ikus zitekeen argi batek gidatu

ninduen. Urrunetik beste soslai bat ikusi nuen bertan argitasun bizian. Haragiaren

usaina sartzen zitzaidan sakon, sudurretik. Hurbiltzean, kobazulo bat.

Amaren irudia gogoratzen nuen han, bai.

Aitak begiratu zidan eta irri egin zuen. Aldamenean, putzu purpura bat.

Odola. Amarik ez zegoen begi bistan. Lainoak ere arrakalatu ziren bat-batean,

eta ilargi beteak argitu zuen inguru guztia, odolak tonalitate gorri bizia

hartuz. Eta aitak sutsuki jaten zuen, bizkor, gogoz, norbaitek altxor preziatua

kenduko ziolakoan. Amaitutakoan, pozez begiratzen zuen zoru odoltsua,

amaren irribarrea imitatu nahirik. Biluztu eta suaren alboan zeukan soinekoa

jantzi zuen ilargiaren argitan. Haren begiei so geratu nintzen eta airea

faltan sentitu nuen. Izua, beldur gorria, eta kobazuloko zoko batean eseri

nintzen zangoak elkarbaturik, eta burua bitartean. Eta isiltasun osoa.

Lirain eta panpox itxurak eginez hurbildu zitzaidan. Sua bortizki bizitu

zen, eta kobazuloaren sabaia ere erre zuen. Argitasun itsugarria egin zen kobazuloaren

jabe, udako egun argitsuenaren antzera, eguzkia laztantzeko distantziara

izango banu bezala. Eta intentsitatea galdu zuen pixkanaka, aitaren

atzean emakume baten figura utziz. Suzkoa, ukiezina. Ez zitzaion sentimendurik

ikusten aurpegian, ez poza, ez tristura eta ezta haserrea ere. Bolada

batean aita besarkatu zuen tinko eta trumoi erako oihuak entzun ziren haren

ahotik, gauaren isiltasuna urratuz, mamu gorri hark ahoa estali eta parajeak

berezkoa zuen isiltasuna berreskuratu zuen, zerbait lapurtu duenak hura

bilatzen duen bezalaxe. Haren atzetik ni, itsaslabarrerantz. Haren ertzean

111

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!